UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • English 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
View Item 
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzaren bilakaera Aro Berrian

Thumbnail
View/Open
Gradu Amaierako Lana (454.8Kb)
Author
Lazcano Muga, Telmo
Metadata
Show full item record
URI
http://hdl.handle.net/10810/21296
Abstract
Euskal landa lurraldea, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabara mugatzen badugu, txikia eta heterogeneoa dela esan dezakegu. Hiru zati bereizten dira bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartzen baditugu: batetik, Iparralde hezea, 0-400m inguruan dauden lurrak; bestetik, zentral kontinentala 400-800m inguruan egokitutakoak; eta azkenik, hegoaldekoa mediterranearra Kantabriako Mendietatik hegoalderantz, Ebro ibaira arte. Hori dela eta, bilakaera desberdina izango dituzte lurraldeak historian zehar. Hurrengo lerroetan ordea, Gipuzkoako Aro Berrian izandako bilakaeran zentratuko gara nahiz eta besteak ere aipatuko diren. XV. mendean, batetik, Europako ardatz ekonomikoa Mediterraneoan egotetik, iparraldera igaro zen; bestetik, 1492an Amerikaren aurkikuntza eman zen. Euskal lurraldeak “kapital posizio” paregabea eskuratu zuten horrela, izan ere, Gaztela (potentzia nagusi bihurtzear zegoen erreinua) eta iparraldeko merkatuen artean kokatuta zegoen, garraiolari herri bihurtu zen. Faktore hauek direla eta, ontziola sektorea asko garatu zen Gipuzkoan eta honek siderurgiaren hazkundea eta basoaren atzerapen bat ekarri zuen. Nekazaritzari dagokionez, nekazari jabedunak ziren gehiengoa XV. mende bukaeran, XVI. mendera igaro bitartean maizter bihurtzen joan zirelarik. Sektore honen hazkundea era estentsiboan eman zen, lur komunalak okupatuz. Abeltzaintza, nahiz eta indar handia zuen sektorea izan, bere esparrua mugatua izan zen, basoaren babeserako ateratako legeak eta nekazaritzaren hazkundea zela eta. XVI. mendean, abeltzaintzaren lurrak murrizten jarraitu zuten, baita fruta arbola tradizionalenak, horien ordez produktibitate handiagokoak ziren zerealak ezarri baitziren, nolabait handitzen zihoan eskariari erantzuteko helburuaz (biztanleria hazkundea zegoen). Mende bukaeran zailtasun garaiak izan ziren, izan ere, Hotzaldi Txikiak uzta kopuru handiak txikitu zituen. Ez zen krisirik eman ordea, birmoldaketa bat baizik, tokian tokiko lan banaketa eta espezializazioa ekarri zuena. Birmoldaketa horretan ulertu behar dugu, artoaren sarrera. Artoa, ezinbestekoa izan zen XVI. mendea geroztik bizi izan zen inflexio puntutik hazkunde joera batek jarraitu ahal ziezaion, izan ere, produktibitatea igo zuen nabarmen eta errotazio berriak, lugorria saihestea eta behiazienden ukuiluratzea ahalbidetu zuen. Ondorioz, XVII. mendea hazkunde garai bat izan zen. XVIII. mendean, artoak ekarritako ondorioak ikusiko dira, hau da, ukuiluratutako animalien orokortzea artoa dagoen tokian. Bestalde, fisiokrazia frantsesaren eragina ere nabariko da garaiko zailtasunei aurre egiterako orduan.
Collections
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • Recolecta

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Browse

All of DSpaceCommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE