Hizkuntzaren prozesamendua elebakar eta elebidunengan
View/ Open
Author
Mendizabal Laguardia, Maddi
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan, hizkuntza prozesamenduari buruz hiztun
elebakar eta elebidunetan
azaldu diren teoria edo azalpen garrantzizkoenak islatu dira, teoria bakoitzaren gauzatze
ezberdin eta ezaugarriak azalduaz. Lanean zehar ardatz nagusi elebidunen kasua izan dut,
hiztun hauek hizkuntza bat baino gehiago izanik, ezaugarri eta prozesu
ezberdinak gauzatzen
baitituzte.
Horretarako, lehen atalean, elebakarren kasua azaldu dut. Hiztun hauek hitz egitean,
hizkuntza bakarra dute euren garunean,
eta
ekoiztu nahi duten hitza ahotik ateratzen den arte,
zenbait urrats garrantzizko gertatzen dira. Adituen esanetan, hiru maila bereiz daitezke hiztun
hauek gauzatzen duten prozesuetan: lexiko maila, morfologia maila eta perpaus maila.
Horrela, maila hauek kontuan harturik, honako prozesu hau burutzen dute: lehenik kontzeptua
semantikoki zehaztu eta bere familia semantikoaren
artean baliatu, ondoren lema aukeratu
behar du hiztunak, hau da, izenaren
ezaugarriak dituen elementua. Urrats honetan, hitzaren
generoa, numeroa, kategoria sintaktikoa... ezarriko dira, eta ondoren hitzaren infor
mazio
fonologikoa sintaxi inguruari egokitu. Horren ostean, kontzeptua fonemez hornitu eta
ahoskatu.
Elebakarren prozesua gaingiroki azaldu ondoren, elebidunen prozesu konplexuagoan
murgildu naiz lanean. Horretarako ordea, lehenik, sarbide lexiko elebakarra azaldu dut, izan
ere, ikertzaileak, sarbide lexiko elebiduna azaltzeko, sarbide lexiko elebakarrean oinarri
baitira. Modelo jarraituan edo serieka mailakatua deitu
diodanean(Levelt 1989), maila
lexikoan aktibaturiko irudikapena soilik aktibatuko da, eta
hiztunak ekoiztu nahi duen
irudikapena igaroko da maila fonologikora eta ondoren aktibatuko da. Bigarren modeloan
ordea, “kaskada” modeloa deitu diodana
(Dell 1986), kasu honetan aktibazioa jarraia da,
lexiko mailatik fonologia mailara doan aktibazioa ez da eteten.
Elebidunen kasuan, ordea, elebakarrek ez bezala, garunean bi hizkuntza izanik prozesu
gehigarri bat egin behar dute, ekoiztu nahi ez duten hizkuntza alboratzeko. Horrela, zenbait
mekanismo azaldu dira prozesu hori aurrera eramateko, eta bi modelo edo eredu proposatu
dira:
Language-Specific Selection Model
(Costa & Caramazza,
1999) eta
Inhibitory Control
Model
(Green, 1986). Lehenengo ereduan, hiztunaren garunean,
ekoiztu nahi duen
hizkuntzako elementuak eta beste hizkuntzako elementuak aktibatzen dira, baina ekoiztu nahi
ez duen hizkuntzako elementuak ez dira ahoskatzeko aukeren artean sartzen, ez dira lehian 4 sartzen. Costa eta lankideek, eredu honetan irudien izendatze ariketen esperimentu zenbait
egin dituzte. Emaitzei erreparaturik,
hiztun elebidunek irudiak izendatu behar dituztenean, eta
irudiarekin erlazionaturik dauden hitz distraigarriak ezarri zaizkienean
(irudia: mahaia /hitz
distraigarria: aulkia)
denbora gehiago behar izan dute, aldiz,
irudiarekin inolako erlazio
semantikorik ez duten
hitz distraigarriak aurkezten zaizkienean, denbora gutxiago. Bigarren
ereduan, ordea, bi hizkuntzetako irudikapen lexikoak aktibatzen dira, baina bata inhibitu
egiten da, bestea hautatuz. Hau da, ekoiztu nahi duen hitza gehiago aktibatuko da ekoiztu nahi
ez duen hitza baino, eta horregatik, inhibitu egingo da. Bi prozesu hauen emaitzak aztertu
ondoren, Costa eta Santesteban-ek (2004), euren proposamena luzatu dute, hiztun elebidunak
duen hizkuntza mailaren arabera, mekanismo ezberdinak erabiliko dituztela argudiatuz.