Show simple item record

dc.contributor.advisorIbisate González de Matauco, Askoa ORCID
dc.contributor.authorOlaziregi Albizu, Joseba Iñaki
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T18:47:32Z
dc.date.available2017-05-02T18:47:32Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21338
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honek tenporak izan ditu aztergai eta hauek eguraldia asmatzen duten ala ez ziurtatzea izan da burutu beharreko lana. Tenporak epe luzeko iragarpen meteorologikoak dira. Urtean zehar data zehatz batzuetan izaten dira tenporak eta hauek datorren urtaroko eguraldia aurreikusten dute. Lau tenpora daude, urtaro bakoitzerako tenpora bana: udaberriko tenporak, udako tenporak, udazkeneko tenporak eta neguko tenporak. Tenporei ere, urtaro bakoitzeko tenporei, lehenengo tenporak, bigarren tenporak, hirugarren tenporak eta laugarren tenporak bezala ezagutzen zaie. Lehen bi tenporen datak nahiko mugikorrak dira, eta beste biak finkoagoak. Tenpora egunak hiru dira: asteazkena, ostirala eta larunbata. Nahiz eta aztertzeko metodo eta modu ezberdinak egon, orokorrean egun hauetako faktore meteorologikoei eta batez ere, haizearen norabideari, erreparatzen zaie datorren urtaroko eguraldiaren aurreikuspena egiteko. Gaur egun aurreikuspen hauek plazaratzera ausartzen direnak gutxi dira. Hasteko, aurreikuspenak egiteko urteetako jakinduria beharrezkoa da eta bestetik ez da gai xamurra tenporena. Iragarleetan ezagunenak, Arantzazun bizi den Pello Zabala frailea eta Gorbeako artzaina, Jacinto Sagarna dira. Jacinto Sagarnak jada ez du iragarpenik publikatzen, baina Pello Zabalak oraindik horretan dirau. Oraindik ere, Euskal Herrian jende asko interesatzen da tenporetan, baina badira hauen kontra daudenak ere. Kontra daudenak, iragarpen hauen oinarri zientifiko falta argudiatzen dute baztertzeko. Lanaren analisi zientifikoa burutzeko Euskalmeten baliagarri zeuden EAEko behatoki bakoitzaren datuez baliatu naiz. 2001-2014 urte serieko tenperatura, prezipitazio eta hezetasuna izan dira erabilitako aldagai meteorologikoak. EAEko egunkari nagusietan eskuragarri zeuden tenporen iragarpenak alderatu ditut urtaro horretako behatoki guztien aldagai ezberdinen bataz bestekoekin. Horrez gain, irudikapen ezberdinak burutu ditut lortutako emaitzekin, hala nola, behatoki guztien, zein hiru aldagaien bataz bestekoen irudikapenak. Iragarpen urteko eta iragarpenari zegokion urtaroko irudikapenak ere burutu ditut. Eskuratutako tenporen hamaika iragarpenetatik bostek asmatzen dute, lauk erdizka asmatzen dute eta bik ez dute asmatzen. Erdizka daudenak ezezkotzat hartuz gero, sei izango lirateke asmatzen ez dutenak eta bost asmatzen dutenak. Beraz, esan daiteke II tenporak orokorrean ez direla fidagarriak, iragarpenen erdia baina gehiagok ez baitute asmatzen. Amaitzeko, esan beharra dago tenporek fidagarritasuna eta jarraitzaileak galtzen ari direla, generazio berriak datu zientifikoetan oinarritzen baitira eguraldiaren berri izateko. Hala eta guztiz ere, aipatu behar da, epe luzeko iragarpenak ez direla batere fidagarriak, eguraldia oso aldakorra baita, are eta gehiago gure eremu geografikoan.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleKlimatologia: Tenporek eguraldiarekin asmatzen al dute?
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-26T10:56:54Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Geografía y Ordenación del Territorio
dc.contributor.degreeGeografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
dc.identifier.gaurregister61320-632958-10
dc.identifier.gaurassign26748-632958


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record