Lazkaoko San Migel Goiaingeruaren parrokiko ekisaindu barrokoen analisia
View/ Open
Author
Bereciartu Luna, Miren
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako lan honetan
Lazkaoko San Migel Goia
ingeruaren parrokian
aurkitzen den ondare liturgikoari buruz mintzatzen da, konkretuki, XVIII. mendeko bi
ekisaindu daude aztergai hurrengo lerroetan: lehenengoa, Gabriel de Echeverria
mezenasak Guatemalatik bidalitako ekisaindu
bikain bat dugu, lehenengo aldiz
parrokiko fabrika-liburuan 1711. urtean aipatuta agertzen dena, Gipuzkoa mailan
ezagutzen den ekisaindu guatemaltar bakarra. Bigarrena aldiz, Erromatik bidali zuen
1742. urtean Ambrosio de Albisu elizgizonak nahiz eta obrak Sizilian egiten ari
zenarekin bat egiten duen. Hain zuzen ere bigarren pieza honen formek Messinako
kontsul-barrutiko tailerrean egiten zen filigranaren teknikarekin eta
hango parametro
estetikoekin harreman estua du. Gaur egun Siziliatik ekarritako ekisaindu bikain hau
Santa Maria Basilikan
dagoen
den Donostiako Elizbarrutiko Museoan aurkitzen da.
Lehenik eta behin sarrera baten bidez lana aurkezten dut, bertan lan hau egiteko
motibazioa, metodologia eta ikerketaren egoera azalduko ditut. Ondoren, Lazkaoko
herriko eta parrokiko ondareari buruz mintzatuko gara San Migel Goiaingeruaren
parrokiari buruzko datu garrantzitsuenak aipatuz. Barrokoaren testuinguruari
erreparatuko diogu
arreta berezia Euskal Herrian
jarriz.
Sarreraren azkeneko zatian, liturgia erlijiosoan ekisainduen kultuaren nondik norakoak
azaltzen ditut,
eta
pieza hauek orokorrean izan zuten garrantzia azalduko da. Halaber,
pieza liturgiko
hauek
ezinbestekoak izan zirela ikusi da, barroko garaiko testuinguru
honetan, izaera guztiz erretorikoa,
limurtzailea eta teatrala zuten prozesioetan. Garai
hartan kontrarreforma zela eta, liturgia herriko kaleetara ateratzen zen fededunen begi
aurrera.
Segidan, Gradu Amaierako lan honetan zehar aipatutako bi piezen mezenasak aztertuko
dira, obren analisia egingo da, hauengan erabilitako teknika garrantzitsuenak ikustatzen
dira, kontserbazio egoera azaltzen da, eta jatorrizko testuinguru historiko eta artistikoa
aztertzen dira ondoren obra hauen jatorria baieztatu ahal izateko; halaber, jatorria
baieztatzeko jatorri berdineko beste obra batzuekin alderatzen dira lanean hauen arteko
berdintasunak eta desberdintasunei erreparatuz.
Azkenik, lan honetatik ateratako ondorioak plazaratzen ditut eta lanari bukaera emateko
alde batetik, Gradu Amaierako Lan honetan erabilitako bibliografia, hau da, liburuak eta
artikuluak agertzen dira eta bestetik aldiz, Donostiako Elizbarrutiko artxiboan dauden
Lazkaoko San Migel Goiaingeruaren parrokian aurkitzen ziren fabrika-liburuak
agertzen dira dokumentazio historikoa izena duen
atalean.