Show simple item record

dc.contributor.advisorMúgica Alustiza, José Antonio
dc.contributor.authorGuilarte Muro, Maite
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T15:01:58Z
dc.date.available2017-05-03T15:01:58Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21354
dc.description.abstractGradu amaierako lan honetan Arabako eta Trebiñuko Burdin Aroko herrixka harresituak aztertu dira. Helburu nagusia orain arte hainbat ikertzailek (Llanos, Galilea, etab.), proposatutako hipotesietan sakontzea izan da, euren banaketa lurraldearen ezaugarri biogeografikoekin (baliabide potentziala kontutan hartuz ekonomiara gerturatzeko, etab.) eta komunikabide nagusiekin uztartuz, azken batean, kokapenak, ekonomiaren ezaugarriak, elkar trukeak, etab. ulertzeko. Aztarnategien hautaketan funtsezkoa jo dugu jarduera arkeologikoak burutuak eta argitaratuak izatea, izan ere, herrixken kopurua handia izan arren, gutxik dutelako lan arkeologiko oso bat egina. Lan honetarako, Arabako Karta Arkeologikoa oinarri bezala erabili dugu, bertan agertzen direnen informazioa jasoz (koordenatuak, tokiaren ezaugarri fisikoak, aztarnategien ezaugarri orokorrak, aztarna materialak, kronologia, etab.) datu base bat eratzeko. Hala eta guztiz ere, Karta Arkeologikoa 1987koa denez, informazioa eguneratu eta zuzendu egin dugu: aztarnategi berriak sartu, kokapenak kontrastatu, koordenatuak egokitu, etab. Azkenik, aitortu behar da muga batzuk izan ditugula lana burutzekoan. Batzuetan, argitalpenetan ez dute sakontzen aurkitutako aztarnetan eta gehienetan ez dago informaziorik arlo batzuen inguruan: kronologia erradiokarbonikoa, paleoingurunea, arkeolozoologia ,etab. Aztarnategien azterketa zehatzago baterako QGIS Lyon programa erabili dugu, hainbat atal (kokapena, ikus-eremua, euren arteko distantziak edo influentzia eremua, erlazioa komunikabide naturalekin, etab.) analizatuz, taula eta mapa ezberdinetan azalduz. Behin hamabost aztarnategiak aztertu ondoren, hauen informazioarekin eta QGISarekin lortutako datuekin Burdin Aroko habitat hauen inguruan konklusio batzuk atera ahal izan ditugu: non dauden herri gehienak edo bideen garrantzia hauen kokapenean besteak beste.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleLehen hurbilketa Arabako Burdin Aroko herrixka harresituei GIS-aren laguntzaz
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-09-02T11:36:17Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister72933-696345-11
dc.identifier.gaurassign41820-696345


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record