UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • English 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
View Item 
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Linschmann-Aresti legea Goierriko testuetan barrena

Thumbnail
View/Open
GRAL_BordaErrasti,I.pdf (445.8Kb)
Author
Borda Errasti, Itziar
Metadata
Show full item record
URI
http://hdl.handle.net/10810/21363
Abstract
Gradu amaierako lan honetan, Linschmann-Aresti legea Goierriko eskualdean aztertu da; horretarako, XVIII. eta XIX. mendeko testuetan oinarritu gara. XVIII. mendea baino lehenago gipuzkeraz zenbait lekukotasun dauden arren, lehendabiziko lekukotasun zabala 1713. urtean Otxoa Arinen doktrinarekin aurkitzen dugu. Guztira lanean zehar 5 autore eta 6 obra aztertu dira: Otxoa Arin (1713), Zegamako doktrina (1741), Amundarainen sermoi-sorta (1824), Iztuetaren Gipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia (1825) eta Gipuzkoako probintziaren kondaira edo historia (1847), eta, bukatzeko, Lardizabalen Testamentu Berriko Kondaira edo Historia (1855). Idazle-sorta honen artean bi multzo bereizi beharrean gaude. Batetik, Larramendi aurreko garaikoak, hau da, Otxoa Arin (1713) eta Zegamako doktrina (1741), eta bestetik, Larramendiren ostekoak, Amundarain (1824), Iztueta (1824) / (1847) eta Lardizabal (1855). Izan ere, Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren (1745) eragina hautematen da XIX. mendeko obra batzuetan, eta bere morfologiaren kutsua ere nabarmena da autore askorengan. Era berean, pertsona izenordainak direla eta, euren arteko bilakaera azaltzea helburuetako bat izan da. Izan ere, XVIII. eta XIX. mendeetan zenbait bilakaera hauteman dira. XVIII. mendeko bi lanen inguruko taula zehatzak egin dira. Bertan LA legearen betetze eta hauste-kasuen kopuruen eta portzentajeak eman dira. XIX. mendean, aldiz, pertsona izenordainen forma asko orokortu egin dira, eta jadanik ez dugu neutro eta indartu bereizketaz hitz egiten. Horregatik, mende honetan taula zehatzik ez da egin. Hau guztia bukaerako ondorioetako taulan biltzen saiatu naiz. Era berean, LA legeari dagokionez, XVIII. mendean gertatzen ez ziren urraketa batzuk XIX. menderako gertatzen hasten dira, hala nola, 3. pertsona singularrean. Beraz, honelako fenomenoak ere azaldu eta aztertu dira.
Collections
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • Recolecta

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Browse

All of DSpaceCommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE