Literatur kritika feminista zertan den Euskal Herrian
View/ Open
Author
Etxeberria Egia, Ione
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan euskal literatur kritika feministaren nondik norakoak azaldu nahi izan ditut. Horretarako, lehenik, literatur kritika feminista definitzeko ahalegin bat egin
5
dut, feminismoaren historiarekin eta kritika feministarekin lotuta. Behin oinarri hori izanda, Euskal Herrian literaturaren esparruan garatutako kritika feministaren panoramika orokor bat aurkeztu nahi izan dut. Literatur kritika feminista Euskal Herrian zertan den jakiteko asmoz egindako lan bat da hau. Interes pertsonaletik abiatutako proiektua izan da, literatur kritika ikuspuntu feministatik aztertzea beharrezko jotzen dudan heinean, hori euskal literaturan zenbat eta zein modutan landu den jakiteko asmoz hasitakoa Izan ere, jendarte patriarkal honetan, ikuspuntu binario batetik, emakumeak menpean edukitzeko eta gizonen nagusitasuna bermatzeko egitura eta instituzioek indar handia duela uste dut, eta horietatik askatzeko feminismoa beharrezko jotzen dut. Literatur testuek jendarteko egiturak, harremanak, rolak eta beste zerbait arlo islatu eta aldi berean horiek eraldatu ditzaketen irudikapenak sortzeko gaitasuna duten heinean, jendartean hain beharrezko jotzen dudan kritika feminista euskal literaturara nola aplikatzen den aztertu nahi izan dut. Lan honetan euskal literatur kritika feministaren nondik norakoak azaldu nahi izan ditut. Horretarako, lehenik, literatur kritika feminista definitzeko ahalegin bat egin dut, feminismoaren historiarekin eta kritika feministarekin lotuta. Behin oinarri hori izanda, Euskal Herrian literaturaren esparruan garatutako kritika feministaren panoramika orokor bat aurkeztu nahi izan dut. Panoramika orokor horretan euskal literatur kritika feministan jorratutako hainbat ildoren azalpena ematen ahalegindu naiz, lau ataletan banatuta: Ahanztura baten kronika, Literatur diziplinetatik generoaz mintzo, Gorputza erdigunean: generoikasketetatik literaturaz mintzo eta Identitateak, ahots subalternoak, euskal queer?.