Show simple item record

dc.contributor.advisorMuñoz Fernández, Francisco Javier ORCID
dc.contributor.authorIbarrondo Iñurrategui, Jone
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T15:29:01Z
dc.date.available2017-05-03T15:29:01Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21372
dc.description.abstractMary Cassatt artistaren inguruan jardungo dugu ondorengo 30 orrialde hauetan, bere bizitza eta obra ezagutzeko aukera izanik eta bide batez emakume izateak bere artelana nola baldintzatu zuen ikusiz. Izan ere, garai eta estilo bera jorratzen zuten beste gizonekiko desberdintasun nabarmenak ikusiko ditugu. Cassatt oso gaztea zelarik Amerika utzi eta Parisera hezkuntza artistikoa jasotzera joan zen, garaian horretan Frantziako hiriburua baitzen artista izan nahi zuen edonoren jomuga. XIX. mende amaieran kokatzen gara, beraz, pintura Akademiak ezartzen zituen molde tradizionaletatik askatu eta modernitateari ateak zabaldu zitzaizkion unean; testuinguru horretan kokatu behar dugu Cassatt, bere artearen bidez aldaketa horretan parte hartu zuelarik. Lanaren izenburuak dioen bezala, Cassatt inpresionistatzat sailkatzen den artista dugu, baina bere obra sakonki aztertu ostean, hainbat elementu bereizgarri eskaintzen dizkigula ikusiko dugu. Lehenik, garai horretan artista izan nahi zuten emakumeek zituzten mugak eta zailtasunak ikusiko ditugu, erresistentzia hori gehien bat familia, gizartea eta Akademiatik zetorrelarik. Segidan, Cassatt eta talde inpresionistaren baitan bere kide izan zen Berthe Morisoten lanaren azterketa txiki bat egin eta bi hauek landu zituzten gaiak eta irudikaturiko espazioak ikertuko ditugu: emakumeen ohiko biziguneak, besteak beste egongela, bainugela, lorategia, balkoia edota galeriak. Gizonen lanekin alderatuta, gizonen margolanetan gai hauek lantzen ez zirela konturatuko gara. Gainera, espazio fisiko horietaz gain, bi artista hauen lanen konposizioa behatuz, garaiko emakumeek jasan zituzten eragozpen sozialak antzematen dira, artista hauen lanen baitan emakumeen aldeko aldarrikapena sumatuz. Mary Cassatten biografiaren eta figuraren inguruan jardun ostean, bere obran zentratuko gara. Landu zituen hiru gai aitzaki moduan harturik, hau da, haurtzaroa eta amatasuna, emakumeen erretratuak eta higiene pertsonaleko eszenak, bere hainbat obra ezagutzeko aukera izango dugu. Era berean, hauek eraikitzeko teknika eta emakumearen figura era duin batean irudikatzeko harturiko konpromisoa analizatuko dugu. Aipaturiko gai hauek jorratzeaz gain, ama eta haurren harremanen inguruan lan anitz egin zituen, horietan bi figuren arteko lotura eta maitasuna irudikatuz, eta atmosfera berezi eta intimoak sortuz. Bere lanek naturaltasuna transmititzen dute, azken finean bere eszenak norberaren eta emakume askoren egunerokoan oinarritzen baitziren. 3 Cassattek etxeko lau pareten artean kimatzen zen gizarte ezkutu eta ezezagun hori modu ezin argi, natural eta ederrago batean eskaintzen digu.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleMary Cassatt: margolari inpresionista baino gehiago
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-24T11:20:14Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister60882-526911-10
dc.identifier.gaurassign26968-526911


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record