Show simple item record

dc.contributor.advisorBilbao Telletxea, Gidor ORCID
dc.contributor.authorGuillén Bilbao, Unai
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-03T16:49:41Z
dc.date.available2017-05-03T16:49:41Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21390
dc.description.abstractLan honen helburua Ovidioren Amores liburuaren hirugarren atala euskarara itzultzea da. Beraz, lanean topa daitekeen eduki esanguratsuena itzulpena bera da; zalantzarik gabe, lan praktikoa izan da. Itzulpena irakurle kultuei dago zuzendua, eta testua errazago ulertu eta gehiago disfrutatu dezaten, oin-ohar argigarriak erantsi dizkiot. Ovidioren bizitzaren daturik garrantzitsuenak eta haren obraren ezaugarriak ere azalduko ditut lan honetan, irakurleak testuingurua zein den jakin dezan. Jatorrizko testua latinez dago, baina latinik ez dakidanez (ez behintzat itzulpen duina egiteko beste), zubi-testuak erabili behar izan ditut. Hala ere, latinezko bertsioa beti izan dut ondoan eta zenbait kasutan hara jo dut. Batez ere, gaztelaniazko bi itzulpenetan oinarritu naiz: bata prosaz dago, eta bestea, itzulpen askeagoa, neurtitzetan. Tutorea aditua da latinean, beraz, haren laguntza ere izan dut, eta horrela, jatorrizko testutik gaztelaniara itzultzean sortu daitezkeen galerak nolabait orekatzen lagundu dit, nire euskarazko itzulpena Ovidioren bertsio originaletik gehiegi ez urruntzeko. Ovidioren Amores neurtitzetan dago idatzita. Poesia itzultzeak normalean zailtasunak ekartzen ditu, eta zailtasunen aurrean erabakiak hartu behar izaten dira. Aurrerago luzeago azalduko dudan moduan, hitz lauz itzultzeko hautua egin nuen, tutorearekin hitz egin eta gero. Horretarako, gaztelaniazko prosazko itzulpenaren egitura mantendu dut. Itzulpena irakurle kultuei dago zuzenduta, baina ez halabeharrez mundu klasikoan eta mitologia greko eta latindarrean adituak diren irakurleei. Hori dela eta, beharrezkotzat jo dut zenbait kasutan itzulpenari oin ohar argigarriak eranstea, erreferentzia kulturalen eta mitologikoen azalpenekin. Horrela, irakurleak hobeto ulertu ahalko du testua, eta, era berean, gehiago disfrutatu ahal izango du. Gainera, Ovidioren bizitzaren pasarte esanguratsuenak eranstea ere komenigarria iruditu zait. Biografiarekin batera, Ovidioren lan ezagunenen azalpena ere eman dut, eta Amores liburuaren ezaugarri nagusiak aipatu ditut. Izan ere, irakurleak errazago ulertuko du testua aurretik testuingurua zein den badaki. Ondoren, itzulpen prozesua azaldu dut; itzultzen hasi aurreko gogoetatik itzuli ondoren egindako zuzenketetaraino. Prozesu horretan hartu beharreko erabakiak eta izandako zailtasunak ere luze eta zabal argitu ditut, betiere adibideak emanez. Azkenik, erabili dudan bibliografia erantsi dut.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleOvidioren --Amores. Liber III-- testuaren euskarazko itzulpena eta oharrak
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-27T05:01:42Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister61401-656799-10
dc.identifier.gaurassign26898-656799


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record