Penelope eta Kirke: Greziako garai arkaiko eta klasikoko emakumearen irudi estereotipatu gisa
View/ Open
Author
Benito Cid, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen bidez, antzinako Greziako emakumearen irudia aztertu nahi izan da. Emakumea, antzinako greziar kultura patriarkalean, giza existentziako gozamen eta arrisku gisa aurkeztuak izan dira, gizonaren azpitik. Hala ere, literaturan, emakume desberdinak agertu dira, patroi batzuk jarraituz gizartearen pentsamenduarekin bat egiten zutenak, bai era negatibo eta baita positibo batean azalduz. Antzinako Grezian, hasiera batean, gizarte matriarkala bazen ere, eredu patriarkalera aldatzean, gizarte matriarkal horren arrastoak mitologian bertaratu ziren. Izaera matriarkaleko jainkosak xurgatu eta orden patriarkal batean egokitu ziren. Lurraren umetokia eta Potnia Theron bezalako metaforak, testuinguru patriarkalean egokitu ziren, gizonak emakumeen gainetik jarriz. Emakumearen irudia aztertzeko, mitologia grekoan aurkitzen diren bi emakumezko berezi aukeratu dira: Penelope eta Kirke. Hautaketa ez da ustekabekoa. Bai literaturan eta baita artean ere pisu handia izan duten pertsonaiak ditugu. Istorio berdineko pertsonaiak dira, Homeroren Odiseakoa. Odisean zehar, beraien izaeragatik eta beraien jokabideagatik kontrajartzen diren pertsonai gisa planteatzen dira. Batetik, Penelope, Odiseoren emaztea izango dugu, emazte idealaren eredua beteko duena. Greziar gisa eta bere senarrari kasu egiten dion emakume gisa, beste emazteentzako eredu bihurtuko da. Eredu moral gisa planteatuko da eta protagonismo handia jasoko du Odisean zehar. Bere ekintzengatik, heroi baten mailean kokatuko da. Kleosa mantenduko du, amatasunaren irudia izango da eta emakume greziarraren eredu aproposena izango da. Hala ere, bere irudia artean adieraztean, emakume ahul gisa irudikatuko da, negarrez, Odiseo faltan botatzen duelaren seinale gisa. Bestetik, Kirke jainkosa dugu. Magia maneiatzen du, bere hagatxo magiko eta edabeen bidez, gizonak animalietan eta animaliak berriz giza formara pasa ditzake. Kanpotarra, mistikoa eta jainkotiarra dugu, heroiaren etxerako bideko arrisku bat. Gainera, jakinduria handiko pertsonaia izango da ere. Artean, bere irudia sorginen eta aztien eredu garrantzitsua izango da. Bere irudiaren bitartez, sorginkeriaren boterea eta emakume indartsuaren porrota heroiaren aurka adieraziko da, orden patriarkalaren garaipenaren modelo bihurtuz. Txerria, elementu sinboliko gisa, antzinako Greziako testuinguru aztertuz gero, Kirke apaiz emearen izaera hartuko du. Azken batean, literatura gizartearen izaera patriarkalaren beharra adierazteaz arduratzen den bitartean, arteak orden patriarkala apurtzen den momentuan sortzen diren gatazkak eta ereduzkoak diren jarrerak irudikatzeaz arduratzen da, elkarrekin antzinako gizarte greziarraren pentsamendua gidatuz