dc.description.abstract | Simone de Beauvoir XX. mendeko idazle, filosofa eta feminista frantziarra, aztertu beharreko ezinbesteko figuratzat jo izan da XX. eta XXI. mendeko Feminismoaren Historian. Hortaz, honekin Beauvoir eta bere Bigarren Sexuaren inguruan hausnartu nahi da, 70. hamarkadako Bigarren Bolada Feminista testuinguruan kokatuz, hobeto ulertzera heltzeko; horretarako hartan izandako eragin posiblearen inguruan lantzera bideratuko da lan hau, adierazitakoek emakumearen askapenean izandako garrantzia historiko-soziala aztertuz. Hau burutzeko, Feminismoaren Historia bi atal nagusitan banatuko da: alde batetik XIX-XX. mendeak eta hartan eskuratutako berdintasun politikoa, eta bestalde 70. hamarkadako neo-feminismoa, mugimenduaren garapen eta korronte desberdinak (Berdintasuneko Feminismoa, Erradikala…), eta honetan lortutako berdintasun soziala. Batetik besterako itzulian, eskubideen zabalpenean eta sexuen eta hauen harremanen arteko berdintasuna eskuratzeko bidean feministek egin izan duten borroka aztertu nahi da, Beauvoirren ideia berritzaileak bien arteko giltzarritzat hartu eta mugimenduan eragindako inspirazioarekin lotuz. Tartean, influentzia honetan, Betty Friedan edo Kate Millet bezalako figurak eta haien ekarpenak aztertuz. Bilakaeren testuinguru honetan kokatuko da Beauvoirren pentsamenduak 70. hamarkadan zehar jasandako erradikalizazioa, emakumeak dagokion autonomia birkonkistatzeari dagokionez. Aldaketa hau ulertzen ere ahaleginduko da lana. Gainera, XX. mende hasierako emakumeen hezkuntza-motaz ere jardungo da, mendearen bigarren erdialdearekin kontrastea ezartzeko. Hala, Simoneren bizitza-motaz eta hark jasandako bilakaera konstanteaz ere hitz egingo da.
Ideia berritzaileok lanaren ardatz oinarrizkoena den “no se nace mujer, se llega a serlo” esaldiarekin laburtzen ditu: generoaren eraikuntza sozio-kulturala; hau da, emakumearen opresioaren arazoa detektatu ez ezik, gizonak hura mantentzera baliatutako bideak agerian utzi (amatasuna edo ezkontza tradizionalaren tranpa…) eta hartatik irteteko bide desberdinak baliatzen ditu, borroka-bide desberdinei ere bide irekiz. Hala, hauek azaldu eta influentzia 70. hamarkadako feminismoaren testuinguruan kokatu nahiko da.
Kontuan hartu behar izango da baita, Beauvoirrek emakumeen opresioa filosofia existentzialaren ikuspuntutik landu izan zuela, eta hori dela eta ezinbestekotzat jotzen dut lanaren zati bat ere kontzeptuaren inguruko azalpen txiki bat ematera bideratzea. | |