dc.description.abstract | Gradu amaierako proiektu honetan, Zarauzko Eskubaloiko Elkartearentzat webgune bat
garatuko da, elkartearen kudeaketarako laguntza izango dena gehien bat eta erabiltzaileentzat
webgune soila izanik.
Azken urteetan, elkarte hau asko handitu da eta lehen modu errazean egiten zituzten
administrazio eta kudeaketa lanek, orain zailtasunak dituzte hartu duten bolumenarengatik.
Hori dela eta, lana errazteko web aplikazio bat sortzea proposatu da, antolatzaileen lan orduak
murriztu eta erosotasuna izateko.
Web aplikazio honekin, elkarteko partaideak, taldeak, bazkideak, taldekideak, partiduak,
berriak, ... kudeatuko dituzte modu eroso batean. Izan ere, administratzaileez gain,
erabiltzaileek ere lana errazteko aukera izango dute beraiek ere datuak sartuz. Orain arte lan
guzti hau paper, e-mail eta orri elektronikoen bidez kudeatu izan da, eta hau guztia datu-base
batean oinarrituta egongo litzateke orain, arazoak saihesteko.
Honetaz gain, web aplikazioak, webgune arrunt baten itxura eta erabilerak ere izango ditu:
berriak ikusi, Twitter-a ikusteko aukera, kontaktua elkartearekin, login, ...
Proiektu hau, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitateko Informatikaren Ingeniaritzako
Gradua egiten ari den ikasle batek burutua izan da, Zarauzko Kirol Elkarteko (ZKE) eskubaloiko
sailarentzat. | |