Show simple item record

dc.contributor.advisorZarandona Calvo, Jagoba
dc.contributor.authorMartin Cuadrado, Leire
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-09-18T15:58:15Z
dc.date.available2017-09-18T15:58:15Z
dc.date.issued2017-09-18T15:58:15Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22533
dc.description.abstractMARKO TEORIKOA ETA JUSTIFIKAZIOA Iktus akutuak, gaur egun, lehenengo mailako osasun-arazo publikoa dira. Zenbatesten da urtero 130 mila pertsona inguru jasaten dutela iktus bat Espainian. Biztanleria talde horretatik, %40-a gaitasun murrizpen nabari batekin geratzen delarik. Datuen arabera, iktusa, beraz, desgaitasun kausa nagusia da helduetan. Kapazitate galera horien artean, disfagia dugu, zein %65-eko agerpena duen. Hortaz, iktus kasuek, kostu sanitario handia suposatzen dute, ez soilik gertakizun momentuan, baita hura jasan ostean pazienteetan ematen diren ondorioengatik. Estimatzen da, iktusak eta bere ondorioen zainketak, gastu sanitarioen %3-4-a kontsumitzen dutela Espainian. Horregatik, ezinbestekoa da iktusa jasan duten pazienteengan disfagia konplikazioaren berehalako identifikazioa burutzea eta erizain zainketa egokiak eskaintzea. HELBURUA Iktusa jasan ostean, disfagia orofaringeoa garatu duten pertsonengan interbentzio eraginkorrak definitzea. METODOLOGIA Artikuluak eskuratzeko hainbat datu base aztertu dira, horien artean: The cochrane library, PubMed, CUIDEN, Science Direct, UpToDate, Scielo eta Dialnet. Horrez gain, eskuzko bilaketa bat burutu da Journal of Neuroscience Nursing aldizkarian. Aukeratutako artikuluak, 2005-2016 urte tartekoak izan dira, gasteleraz edo ingelesez hizkuntzatakoak eta solik onartu dira disfagiari eta honen maneiuari buruzko informazioa zekarten artikuluak. Bestetik, baztertu egin dira ebidentzia baxuko artikuluak, ahozko elikadura ez zen beste elikadurei buruz edota iktusaren eraginez eman daitezken beste desgaitasunei buruzko informazioa eskaintzen zuten artikuluak. EMAITZAK ETA EZTABAIDAK Literaturaren berrikusketa kritiko honen emaitzak osatzeko 17 lan erabili dira. Aukeratutako lan hauen ikerketa diseinuari dagokionez, kuantitatibo esperimental bat, kuantitatibo deskriptibo bat, adituen batzorde bat, zortzi berrikusketa bibliografiko, berrikusketa sistematikoa hiru eta hiru gida erabili direla esan beharra dago. Lan honetan planteatutako helburua jarraituz, disfagiaren maneiu egokia burutzeko, ezinbestekoa da detekzio azkar bat burutzea eta zainketa egokiak eskaintzea konplikazioak saihesteko. Horren ondorioz, emaitzen atal honetan, alde batetik, disfagia orofaringerako orokorrak diren interbentzioak deskribatu dira, eta bestetik, fase desberdinei eragiten dion disfagiaren asaldurei zuzendutako interbentzio espezifikoak planteatu dira. ONDORIOAK Burututako errebisio bibliografiko honetan ikusi da asaldura espezifikoei zuzendutako interbentzioak deskribatzen dituzten ikerketak oso eskasak direla. Beraz, planteatzen da diseinu egokia eta lagin adierazgarriak dituzten ikerketa kuantitatibo gehiago burutzea. HITZ GAKOAK Ingelesez erabilitakoak: Stroke, dysphagia, deglution disorders eta nursing care. Gazteleraz erabilitakoak: Ictus, disfagia eta cuidados de enfermería.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectstrokees_ES
dc.subjectictuses_ES
dc.subjectdysphagiaes_ES
dc.subjectdeglutition disorderses_ES
dc.subjectoropharyngeal dysphagiaes_ES
dc.subjectdisfagiaes_ES
dc.subjectdisfagia orofaringeaes_ES
dc.subjectnurse carees_ES
dc.subjectcuidados de enfermeriaes_ES
dc.titleDisfagia orofaringeoaren erizain interbentzio eraginkorrak iktusa jasan duen pertsona bateanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-23T14:26:02Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.identifier.gaurregister77165-738269-08
dc.identifier.gaurassign57488-738269


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record