Show simple item record

dc.contributor.advisorHuitzi Egilegor, Joseba Xabier ORCID
dc.contributor.authorAltube Urkia, Leire
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2017-10-03T16:37:37Z
dc.date.available2017-10-03T16:37:37Z
dc.date.issued2017-10-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/22795
dc.description.abstractSarrera: Haur transexualak gizartean integratzeko zailtasunekin topatu izan dira, besteak beste, horren inguruan dagoen informazio gabezia dela eta. Ondorioz, onarpen eza, sentimendu ez atseginak eta bazterketak eman izan dira. Erizainen lanen artean hezitzaile funtzioa aipatu behar da. Eginkizun horri jarraiki, haur horien integrazioa eta ezagutza zabaltzeko osasun-heziketa proiektu bat proposatzen da. Helburua: Haur transexualei buruzko ezagutza ulertzeko eta beraien onarpena sustatzeko, eskola bateko zazpi-zortzi urteko haurrentzat, baliagarria izan daitekeen osasun-heziketa proiektu baten proposamena egitea. Metodologia: Alde batetik, osasun-heziketa proiektua aurrera eramateko, datu-baseak erabiliz bilaketa bibliografikoa burutu da. Bestalde, osasun-heziketa proiektua garatzeko ipuin bat sortu da. Garapena: Osasun-heziketa proiektua haurrek transexualitatea zer den ulertzeko eta horien onarpena sustatzeko sortu da. Proiektua zazpi-zortzi urte bitarteko haurrei zuzendua dago; hala ere, gurasoak, hezitzaile nagusiak izanik, heziketara eta horren parte izatera gonbidatuak daude. Bost gai lantzeko, bost aste erabiliko dira eta horretarako, hainbat jarduera antolatu dira. Jarraipena eta ebaluazioa: Proiektuaren ebaluazioa egiteko, bereganatutako kontzeptuen informazioa biltzen da. Ondoren, informazio horren bitartez, proiektuari hobekuntzak egiten zaizkio. Horretarako, hainbat esparru kontuan hartu behar dira. Ekarpen pertsonala: Sortu den proiektua martxan jarri ez bada ere, haur transexualen onarpena sustatzeko baliagarria izan daiteke. Horretarako, diziplina anitzeko taldearen garrantzia azpimarratu behar da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/Semantics/openAccess
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthaur transexualaes_ES
dc.subjectosasun-heziketaes_ES
dc.subjecterizaintzaes_ES
dc.subjectipuinaes_ES
dc.titleHaur transexualei buruzko ezagutza zabaltzeko eta onarpena sustatzeko osasun-heziketa proiektu baten garapenaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-05-10T10:05:53Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.identifier.gaurassign56402-734973


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record