dc.description.abstract | Astigarragako Mundarro Kirol Elkartea, izenak berak adierazten duen gisara, Astigarragako kirol elkartea da. Udalerriko kirol elkarte bakarra hain zuzen ere. Klubaren bilakaera oso luzea ez den arren, finkatua dagoen elkartea da eta jarduera fisikoa egiteko interesa duten udalerriko bizilagunak erakartzeko ahalmena duen kirol kluba gainera. Klubaren barnean hainbat urteetako esperientzia izateak, erakundearen inguruko ikuspegi berriak azalerazi ditu eta Jarduera Fisiko eta Kirolen zientzian Graduak emandako formakuntzari esker, klubaren behar eta hutsuneak identifikatu ahal izan dira. Elkartearekiko lotura amaitzear dagoen honetan, Zuzendaritza Batzordetik gertuko etorkizuna nolabait antolatzeko beharra ikusi da eta horren arira sortu da Astigarragako MUNDARRO KEren 2016-2020 plangintza estrategikoa. Klubaren nondik norakoaren zehaztapenak, trantsizio aldia eta ondorengoa erraztuko duelakoan. Behar hau, ez da egun batetik bestera bat batean azaleratu, txosten honetan agertzen diren hainbat datuk adierazten dutenez, herriaren azpiegiturak txiki geratzen ari dira eta klubaren egoera da adibide argia. Hori dela eta, plangintza estrategiko honen baitan dauden hainbat proiektu, jada martxan edota amaituak egongo dira plangintza bera bere osotasunean amaitua dagoenerako. Hau kontuan izanik, Gradu Amaierako Lan honen helburu nagusia, Mundarroren norabidea zehazten lagunduko duten hobekuntzak proposatzea izango da, eta aldi berean, hurrengo urteetan trantsizioa errazteko lan tresna eraginkorra sortzea. Horretarako, lehenik eta behin plangintza estrategikoaren inguruko hausnarketa teorikoa burutu da. Ondoren, klubaren diagnosia egin da une honetan duen egoera zein den jakiteko. Behin argazki orokorra ezaguturik, alde onak eta txarrak identifikatu dira elkartearen beharrak ezagutuz eta horiei aurre egiteko elkarteari egokitutako programazio konkretua sortu da. Kirol elkartearentzako, oinarrizkoa izango da hausnarketa sakona egitea planifikazioa sortzerako garaian, kirol arloko garapena aurreikusten baita herriko Kirol Instalakuntzen Kudeaketarako kontratua berriki luzatu delako. | |