Apartheid: baztertzearen aurpegi berria
Fecha
2017-11-21Autor
Michelena Lizaso, Olatz
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Euskaraz egindako lan honetan, nazioarteko testuingurua kontuan harturik, XX. mendean Afrika deskolonizatzen hasi zen garaian, Hegoafrikak beste bide bat jarraitu zuen. Lan honetan, Hegoafrikako Batasunaren sorrera, 1910. urtean, alegia, abiapuntu gisa harturik, XX. mendean zehar biztanleria ez-zuriak jasan zuen baztertze eta diskriminazio politiko, ekonomiko zein soziala aztertuko dugu. Eskubideen zapaltze honetan, 1948an D.F.Malan-ek National Party-ren buruak hauteskundeak irabazi zituenean, arraza zuriaren nagusitasun eta goraipamenean oinarritzen zen sistema jarri zuen martxan, hots, Apartheid-a. Gobernu afrikanerrak hauteskundeak irabazi zituenetik, herrialde honetan bizi ziren biztanle ez-zuriek geroz eta mugatuagoa ikusi zituzten euren eskubideak. Lan honen helburu nagusia, hain zuzen ere, baztertze eta diskriminazio honen nondik-norakoa aztertzea izango da, populazio ez-zuriaren eskubideen galera eta menpekotasun politikaren hasiera 1910ean markatuz. Aldi berean, garai honetatik aurrera piztu ziren erresistentzia mugimenduak ere azalduko dira, African National Congress (ANC) alderdia ardatz gisa harturik.