Donostia Belle Epoque garaian: Bisitarien aisialdirako hiria.
View/ Open
Date
2017-11-21Author
Juanena Muguruza, Oihane
Metadata
Show full item recordAbstract
Turismoaren fenomenoa Donostiara XIX. mende amaieran heldu zen, Espainia eta Frantziatik udatiar ugari hasi ziren gerturatzen hiriburu gipuzkoarrera. Arrazoi nagusienetako bat hiriaren edertasun naturala zen, Conchako badiaren inguruko parajeak eta hondartzak ziren erakarpen nagusiak. Bestalde garai honetan tratamendu terapeutikoak oso presente zeuden, horiek zirela eta Maria Cristina erregina hirira urtero gerturatzen zen bere gorte guztiarekin, itsasoan bainuak hartu eta iparraldeko klimaz gozatzera. Hau zela eta noble eta burgesiaren gehiengoak, jaio zen garraiobide berriaz baliatuz, hots trena, gortearen ingurura gerturatu nahi izaten zuen. Udan hiria eraldatu egiten zen, festaz eta jendez betetzen ziren kale eta plazak. Bestalde, aisialdia ardatz zuten tipologia arkitektoniko berriak jaiotzen hasi ziren: kasinoak, antzokiak, jolasparkea, paseoak eta hotelak, joera eklektizista eta kontinente osoan hedatua zegoen Frantziako Bigarren Inperioaren baitan jaiotako proposamen arkitektonikoak aintzat harturik. Hauek hiriaren erdigunean kokatu ziren elkarrengandik oso gertu eta paseo ederrengandik oso ongi konektatuak. Udatiar hauek gozamenerako bideratuak zeuden arkitektura tipologia ezberdin ugari zituzten eskuragarri hiriaren erdigunean. Hondartza zen hauen sozializaziorako gune nagusi bat, bertan etxolatxoak kokatu ziren. Bestalde hondartza alboan eraiki zen bainuetxe ederrera ere gerturatzen ziren. Esan gabe ezin dugu utzi Igeldo Mendian hauen dibertimendurako ireki zen jolas-parkea. Arratsaldeak Kasino Nagusian igarotzea zen ohikoena, behin gaua heltzean Victoria Eugenia Antzokiak ateak zabaltzen zituen eta ekitaldiez janzten zen. Denbora gutxian, Donostiak arkitektura bikaineko ereduak ikusi zituen bai tipologia berriko ereduak, bai eraberrituak, hiriaren izaera behin-betiko eraldatuz. Horretarako hiriak Frantzian jarri zuen begirada, hiri turistiko nagusien arteko lehiaketan barneratu zen. Biarritz, Burdeos, Montecarlo bezalako hiri ederren pare jartzen hasi zen. Horretarako bere edertasun naturala bazuen baina zerbait gehiago behar zuen, eraikin ikusgarriak. Honela Frantziako hirien moduan Bigarren Inperioko estiloaren handitasunean oinarritu zen. Beraz hiriak eraldaketa ugari jasan zituen udatiar berrien gustuen mesedera. Zenbait donostiarren ustetan hiriak bere euskal nortasuna galdu zuen. Hala eta guztiz ere bide beretik jarraitu zuen gaur egunera arte, egun hiri turistiko nagusi bat izaten jarraitzen du.