Show simple item record

dc.contributor.advisorEzeizabarrena Segurola, María José ORCID
dc.contributor.authorBarandiaran Noguera, Ainhoa
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-21T17:22:42Z
dc.date.available2017-11-21T17:22:42Z
dc.date.issued2017-11-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23596
dc.description.abstractLan honetan, entzundako hizkuntzaren inputa (kantitatea) aintzat hartuta, 2-3 urte bitarteko jaiotzetiko elebidun baten komunikazio garapen goiztiarra aztertu da, euskaran eta gaztelanian. Haurraren komunikazio garapen goiztiarra aztertzeko gurasoek emandako informazioetan oinarrituta dagoen MacArthur-Bates tresnaren bitartez burutu da datu-bilketa. Euskararako egokitzapena (Barreña, Garcia, Ezeizabarrena, Arratibel, Olano, Barnes, Petuya eta Colina, 2008) eta gaztelaniarako egokitzapena (Lopez-Ornat, Gallego, Gallo, Karaousou, Mariscal eta Martinez, 2005) baliatu dira datuak biltzeko. Bi egokitzapen hauez gain, KGNZ-III (Garcia, Barreña, Ezeizabarrena, Almgren, Arratibel eta Barnes, 2013) ere baliatu da azken datu bilketan datuak biltzeko. Haurraren inguruan egiten diren hizkuntzek eragina dute haurraren hizkuntzaren garapenean (Barreña, Ezeizabarrena eta Garcia, 2008), eta hortaz, haur elebidunen hizkuntza jabekuntza aztertzerakoan, aintzat hartzekoa da hizkuntza bakoitzean haurrak entzuten duen kantitatea. Haurraren amak emandako informazioetan oinarrituta, haurrak entzuten duenaren %75a euskarazkoa eta %25a gaztelaniazkoa dela ondorioztatu da. Gurasoak euskaraz mintzatzen zaizkio haurrari, eta amona gaztelaniaz. Gurasoek beren artean gaztelaniaz hitz egiten dute. Haurraren komunikazio garapen goiztiarra aztertzerakoan, hiztegia ez ezik gramatika ere aztertu da (hitzak nola esaten dituen, hitz-amaierak, adizkiak eta esaldien konplexutasuna) eta luzaroko datu-bilketa eraman da aurrera. Haurrak entzuten duen hizkuntzaren kantitatea aintzat hartuta, honakoa da lanaren helburua: batetik, haurraren euskarako eta gaztelaniako datuak alderatu dira, bi hizkuntzetan orekatua/ desorekatua den jakin nahi baita. Bestetik, haurraren datuak “datu normatibo”ekin alderatu dira (bere adinkideen datuekin), adinkide dituen haurrekiko nolako hizkuntza-jabekuntza erakusten duen ere jakin nahi baita. Inputaren ezaugarrietan oinarrituta, batetik, haurrak gehiago entzuten duen hizkuntzan garapen goiztiarragoa, eta gutxien entzuten duen hizkuntzan garapen motelagoa erakustea espero da. Bi hizkuntzetan asimetria erakustea espero da. Bestetik, euskaran euskaldun elebakarren pare egotea eta gaztelanian gaztelaniadun elebakarrek baino garapen motelagoa erakustea aurreikusi zitekeen. 3 Inputaren ezaugarrietan oinarrituta egindako aurreikuspenekin bat datozen eta ez datozen emaitzak atera dira. Batetik, bi hizkuntzen arteko oreka/ desorekari dagokionean, aurreikuspenak bete dira. Euskaran, gehiago entzuten duen hizkuntzan, gaztelanian, gutxiago entzuten duen hizkuntzan, baino garapen goiztiarragoa erakusten du haurrak. Honela, datuek bi hizkuntzen garapena asimetrikoa dela erakusten dute. Bestetik, haurraren datuak “datu normatibo”ekin parekatzerakoan, hein handi batean aurreikuspenak bete badira ere, ez dira guztiz bete. Espero bezala, euskarako datuek euskaldun elebakarren pare jartzen dute haurra, eta gaztelaniako datuek gaztelaniadun elebakarren azpitik. Hala ere, entzundakoaren kantitatea aintzat hartuta, espero baino garapen motelagoa erakusten du haurrak gaztelanian. Lan honetan, entzundako hizkuntzaren kantitateak hizkuntza jabekuntza elebidunean eragina duela ikusi da. Hala ere, haurrak gaztelania gazteleradun elebakarrek baino motelago garatzea espero bazen ere, emaitzek erakusten dutena baino garapen aurreratuagoa aurreikusi zitekeen hiztegiaren eta gramatikaren jabekuntzan, betiere entzundakoaren kantitatea aintzat hartuta. Haurrek entzuten duten inguruko hizkuntza guztiak ez du eragin bera haurren hizkuntza jabekuntzan (Ezeizabarrena eta beste, in press). Honela, hizkuntza bakoitzean entzundakoaren kantitateak eragina izateaz gain, haurrari berari egiten zaion hizkuntzak berebiziko garrantzia duela ikusi da, hots, ez dela parekoa gurasoek haurrari euskaraz egitea eta haurrak gurasoen elkarrizketak gaztelaniaz entzutea. Inguruko hizkuntzek eragina dute haurrarengan, baina entzuten den guztiak ez du modu berean eragiten. Hizkuntzaren “esposizio zuzenak” eta “zeharkako esposizioak” ez dute eragin bera haurraren hizkuntzaren jabekuntza goiztiarrean.eu
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthaurren hizkuntza
dc.subjecthizkuntza jabekuntza
dc.subjectentzundako hizkuntza
dc.subjectMacArthur-Bates tresna
dc.titleEntzundako hizkuntzaren inputa aintzat hartuta, 2-3 urte bitarteko haur baten hizkuntza jebekuntza euskaran eta gaztelanian Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda (KGNZ) baliatuzes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-05T06:30:37Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Graduaeu
dc.identifier.gaurregister77219-739295-09
dc.identifier.gaurassign52919-739295


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record