Show simple item record

dc.contributor.advisorManterola Agirrezabalaga, Elizabete ORCID
dc.contributor.authorSarasua Garcia, Ibai
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-21T17:47:53Z
dc.date.available2017-11-21T17:47:53Z
dc.date.issued2017-11-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23604
dc.description.abstractItzulgai orotan zailenetarikotzat jo izan dira poesiak sarri, beren ezaugarrien berezitasuna dela eta. Hala izanagatik, poesia ez da itzulezina, eta horren erakusgai da beste hainbat kulturatako poesiak gure hizkuntzan irakurri ahal izateko aukera. Lan honek itzulpen mota horri heltzen dio, eta gaztelaniatik euskararako poesia itzulpena du gai nagusi. Rosamaría Roffiel autore mexikar lesbianaren Corramos libres ahora poesia-liburu intimista itzultzea izan du helburu, eta, poesia-itzulpenaren inguruan adituek egindako hausnarketatik abiatuta, zenbait irizpide ezartzen ditu itzulpen-prozesua bidera dezaten. Itzultze hutsaz harago, itzulgaiaren ezaugarri nagusien analisia egiten du lan honek, eta baita itzultze-prozesuan sortutako arazo eta zailtasun aipagarrienen azterketa ere. Atal horien xedea da, alde batetik, itzulgai jakin horren itzulpen-jardunak ekarriko dituen zailtasunen aurreikuspena egitea, eta, bestetik, prozesu horretan topatutako oztopo handienak identifikatu eta sailkatzea, arazo guzti-guztiak banan-banan aztertzeko ezintasuna dela eta. Horrela, bada, gaztelaniatik euskararako poesia-itzulpenak ekar ditzakeen erronken eta zailtasunen tratamenduaren adibide praktiko bat eskaintzen du lanak, azken horiek gainditzeko aurkitutako irtenbideen adibide zenbait aztertzen baitira ahal bezain xehetasun handienez. Bertako arazo eta adibideak gaztelaniatik euskararako poesia-itzulpen orotara zabaldu ez daitezkeen arren, poesia itzultzean sor daitezkeen arazoen ugaritasunaren eta aniztasunaren erakusgarri gisa balio du lan honek. Era berean, itzulgaia eta itzulpena alboz albo aurkezten ditu, itzulpen-jardunean galdutako eta eraldatutako elementuak begi-bistan gera daitezen, eta ikusgai gera dadin itzultzaileak jatorrizko testuaren zentzu eta estetika xede-hizkuntzara zer nola ekarri dituen. Hain zuzen ere, itzultzailearen esku baitago gaztelaniazko jatorrizkoaren baliabide literarioek euskarazko xede-hizkuntzan izango duten isla, eta isla horren egokitasuna epaitzeko bide egokia ematen du alboz alboko konparaketa horrek. Hortaz, lan honek modu analitikoan aztertzen ditu, alde batetik, Corramos libres ahora itzulgaia, eta bestetik, egileak egindako itzulpena; eta baita batetik besterako itzulpen-prozesua ere. Poesia-itzulpenaren adibide praktiko izateaz gain, beraz, poesia-itzulpenaren prozesua aztertzeko parada ere ematen du lan honek, itzultzaileak itzulgaia esku artean hartzen duenetik egindako itzulpenaren ahuluneak eta indarguneak aztertzen dituen arteko prozesua agertzen baita bertan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectpoesia-itzulpenaes_ES
dc.subjecteuskararako itzulpena
dc.subjectRosamaria Roffiel
dc.titleGaztelaniatik euskararako poesia-itzulpena: "Corramos libres ahora" poesia-bildumaren itzulpena eta bere analisiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-05T11:14:39Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister77975-738747-09
dc.identifier.gaurassign52837-738747


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record