Gipuzkoako Goi Paleolitoko Hezurrezko tresneriaren gerturatzea: azagaiak
View/ Open
Date
2017-11-21Author
Erostarbe Tome, Asier
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetako helburuen artean, Gipuzkoako Goi Paleolitoko aztarnategietako azagaien berrikuspena eskaintzea da. Era berean, pieza objektu honen katalogatzea eta bere sailkapen tekno-kronologikoa aurrera eraman da. Ikerketa guzti honen abiapuntua, eta lan honen lehen atalean biltzen direnak, berrikuspen bibliografikoan oinarritu da. Atal honetan ere, lanaren muga kronologiko zein geografikoak finkatzen dira. Behin ikerkuntzaren metodologia azaldurik, lanaren bigarren atalean jasorik, lorturiko emaitzak zehaztu dira: alde batetik, aztarnategika berreskuratutako materialak ditugu bakoitzaren kokapen eta estratigrafiaren azalpenarekin osaturik eta beste alde batetik, ikertutako material multzoen sailkapen tipologikoa dugu. Jarraian, eta era diakroniko batean, azagaiak Goi Paleolitoan zehar izandako eboluzioa aurkeztu dugu, horietako aldi bakoitzak ezaugarrituko dituen pieza esanguratsuenak aztertuz ikuspegi berritu eta orokor bat eskainiz. Azkenik, lanaren azken atalean balorazioa eta lorturiko ondorioak adieraziko dira