Gogolen “Arima Hilak” eleberriko kultura erreferentzien itzulpenaren azterketa bat
View/ Open
Date
2017-11-21Author
Diaz Alkorta, Nerea
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan Nikolai Vasilievitx Gogolen Arima Hilak eleberriko kultura-erreferentzien itzulpena aztertuko dugu. Horretarako, errusierazko kultura-kontzeptuak eta horiei emandako euskal ordainak identifikatuko ditugu. Datuak corpus batean bildu ondoren, analizatu egingo ditugu itzultzaileak zein baliabide erabili dituen ikusteko. Horrez gain, testu osoan zehar kulturaren barruko elementuak itzultzeko prozedurak berdinak izan diren eta itzultzaileak koherentzia mantendu duen aztertuko dugu.
Lehenik eta behin, kultura zer den definitu eta itzulpengintzan, eta bereziki itzulpen literarioan, kultura-erreferentziei nola aurre egin adieraziko dugu. Horretarako, itzulpengintzan erabiltzen diren teknika zein baliabideez baliatuko gara. Bestalde, kultura osatzen duten elementuak sailkatzeko proposamen desberdinak agertuko ditugu. Bigarrenik, sorburu-testuaren (aurrerantzean, ST) egileari buruz, itzultzaileari buruz eta obrari berari buruz jardungo gara. Jarraitzeko, identifikatutako kultur erreferentzien adibideen analisiari ekingo diogu. Errusierazko testutik ateratako adibideak beraien euskal ordainekin corpus batean bildu ondoren, itzulpen-baliabideen eta itzultzaileak hartutako erabakien inguruko hausnarketa bat egiteko. Azkenik, ateratako emaitzetan oinarrituz, gure ondorioak aurkeztuko ditugu.