Goi Erdi Aroko jokabide sexualen presentzia penitentzial hispanikoetan
View/ Open
Date
2017-11-21Author
Sánchez González, Markos
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honen helburua penitentzial hispanikoen posibilitateak kontutan hartuz Goi Erdi Aroko jokabide sexualetara hurbiltzean datza. Lanean zehar gure xedea penitentzial hispanikoetan agertutako adierazpen sexualen deskribapen bat eskaintzea izan denez, iturri hauen inguruko metodologiaren arazoetan oso azaletik baino ez gara sartu. Lanaren lehen zatian liburu penitentzialen inguruko ezagutzaren egoera orokor bat aurkezten da garaian kokatzearren eta penitentzialen ibilbide historikoaren eta penitentzial moten inguruan mintzatuz gaiaren inguruan sintesi orokor bat eratzearren. Bigarrengo zatian penitentzial hispanikoak aztertzen dira eta haien artean egon daitezkeen erlazioak aurkezten dira. Gaur egun Espainian kontserbatzen diren penitentzialak hiru dira: Vigilaren penitentziala edo Vigilanum, Siloseko penitentziala edo Silense eta Kordobako penitentziala edo Cordubense. Hiru penitentzialak IX-XI. mendeen artean konposatu ziren. Hirugarren zatian lanaren funtsa agertzen da: alde batetik, baina oso labur, liburu penitentzialek sexualitatea ikertzerako orduan eman diezaguketen ekarpenaren inguruan eman den eztabaida planteatzen da eta bestetik penitentzial hispanikoetan jasotzen diren jokaera sexualak aurkezten dira. Gure lana laikoen portamolde sexualetan zentraturik dago. Hauek tratatzeko orduan, bi kategoria hartuko ditugu kontuan gure analisian: batak praktika sexualei egiten die erreferentzia eta besteak praktika sexualen partaideen eta denboren zilegitasuna du ardatz.