Historiaurreko nabigazio metodoak Ozeano Atlantikoan
View/ Open
Date
2017-11-21Author
Rubio Martinez de Treviño, Jonatan
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan, gutxi landu den gai bat berreskuratzeko asmoz, historiaurreko taldeek Ozeano Atlantikoan, Mesolitotik - Brontze Arora arte, gauzatuko zituzten nabigazio metodo ezberdinak aztertu ditugu, eta honekin batera, beharko zituzten teknikak, materialak, garraioak eta ezaguerak.
Itsasketaren hastapenei begira, Paleolitoan kokatu ditugu lehenengo zantzuak. Hala ere, hauen azterketa jorratzea, oso zaila suertatu da aztarnen faltagatik eta, horrela, Holozenora arte itxaron beharko dugu lehenengo elementuak izateko.
Ikerketa egiterako unean, Atlantikoko itsasertzean aurkitutako nabigazio aztarna material eta ikonografikoetan oinarritu gara. Honek muga garrantzitsuak ditu kontserbazioaren ikuspegitik, itsasontziak egiteko erabilitako materialak galkorrak direlako eta asko uretan galduko zirelako. Beste iturria ikonografia da, eta kontserbazio arazoaz gain, irudien interpretazioa ere ez dela erraza aipatu behar da.
Horrela, garraio eta kabotaje sistema desberdinak jorratu ditugu, monoxiletan berebiziko arreta ipiniz. Izan ere, azken hauek izango ziren ugarienak eta zantzu gehien utzi zituztenak. Propultsio elementuak aztertzerakoan, arraunen sistema aztertuena izango da. Izan ere, ez dugu haize-oihalaren erabilpena baztertzen baina, topatutako zantzuei begira eta, aurkitutako itsasontzien gila ezagatik, oso zaila suertatuko zela ikusi dugu.
Hala ere, beste lurralde batzuetako zenbait adibide aipatu ditugu (Egiptokoak etab.), Atlantikoko nabigazioa hobeto ulertzen lagundu dezaketelako. Azterketa, ez dugu bakarrik itsasoko edo kanpoko nabigaziorantz bideratu, ibaietako itsasketa ere jorratu da berez daukan garrantziagatik.
Lortutako emaitzei dagokionez, nabigazio sistema bilakatuak ikusi ditugu Atlantiko osoan zehar, izan ere, eboluzio nabari bat antzematen da analizatutako itsasontzi eta itsasketa mota guztietan, eredu sinpletik bilakatuetara. Horretaz gain, arrantza sistema desberdinak kontrolatzen zituztela argi geratzen da aurkitutako aztarnekin. Izan ere, ezin dugu arrantza sistema marjinal bat bezala ulertu behar eta, zenbait kasutan, janari iturri garrantzitsu bat bezala erabiliko da.
Beraz eta, analisia egin osteko ondorioei begira, historiaurreko talde desberdinen nabigatzeko gaitasuna guztiz egiaztatuta gelditzen da. Izan ere, garai batean berebiziko
3
garrantzia izango zuela onartu behar dugu, bai gauzatuko zuten merkataritzan bai arrantzan, nahiz eta kontserbazio arazoengatik informazio asko galdu den.