Show simple item record

dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorOrtiz de Murua Gandarias, Maite Maria
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-23T18:23:53Z
dc.date.available2017-11-23T18:23:53Z
dc.date.issued2017-11-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23658
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectGradu Amaierako Lan honetan bi ideia nagusi tratatzen dira, alde batetik jenioaren ideiak duen definizio eta parametroak artearen munduan eta bigarrenik, artearen gaitzat misoginiaren erabilera. Alde batetik jeniotasunak artean duen izaera maskulinoarekiko lotura lantzeari ekin diogu, honek izandako aspektu edo faktoreak aztertuz eta ideia honek sexuen artean egiten duen bereizketan zentratuz. Beste alde batetik, misoginiak artean izandako errepresentazioa taularatzen da, maskulinotasun eta jeniotasunarekin honekin uztartuz. Gai hau oso zabala izan daiteke Artearen Historia osoa har dezakeelako, beraz urte muga bat zehazten da, XIX eta XX. mendeen aldaketan. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran dago lana zentratua. Mende bakoitzaren testuingurua dugu koka gaitezen eta mende bakoitzeko artea aztertzerako orduan ez gara soilik arte plastikoetara mugatu, misoginia eta maskulinitate hau artearen eremu zabalago batean eman baitzen. Hala, lana burutzeko pintore eta idazleetan zentratu gara, mende bakoitzeko pintore bat eta idazle baten lana ikertu izan dugularik. Honela, XIX. mendeko misoginiaren ideiaren hedapena eta zabalkundea landu dira garaiko bi jenioren lana ikertuz. Oscar Wilde eta Edvard Munchen artelanak erabili ditugu honetarako, lehenaren garaiko jeniotasun izendapena aztertuz, baita bere emakumeekiko jarrera eta bigarrenaren gaur egungo jeniotasun ideia eta garaian izandako emakumeekiko harremanak plazaratu direlarik. XX. mendea lantzerakoan ere pintore eta idazle baten artelanetan zentratu gara, biek izandako jeniotasunaren ideia eta emakumeekiko izandako jarrera aztertuz, beraien bikotekideen bitartez. Hala, XX. mendeko Pablo Picasso eta Gertrude Steinen bizi eta obrak izan ditugu ikerketa gune atal honetan. Honela, artean jeniotasunak inplikatu izan duen maskulinotasunaren rola eta eszentrikoaren lanketa ikertu nahi da, azaleratuz, emakumeek hau lortzeko izandako zailtasuna edota ezintasunak. Generoaren aldetik jeniotasunak lantzen duen papera azaldu nahi izan da, honek emakumeekiko izandako gutxiestearekin batera, eta hala saiatu izan gara jenioa eraiki edo jaio egiten den galderari erantzuna topatzen
dc.titleJenioaren ideia eta misoginia XIX-XX mendeen aldaketanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-09T07:04:55Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Artees_ES
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Graduaeu
dc.identifier.gaurregister78588-698796-09
dc.identifier.gaurassign53782-698796


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record