Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrea Conde, Juan José
dc.contributor.authorArmendariz Bosque, Aitor ORCID
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-23T18:28:41Z
dc.date.available2017-11-23T18:28:41Z
dc.date.issued2017-11-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23659
dc.description.abstractLan honen helburua bisigodoen erreinuaren desagerpenaren eta konkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzen eta apezpikuen azterketara hurbiltzea da. Horretarako, bi adibide zehatzetan arreta jarriko dugu, bakoitzaren dokumentazioaren analisia gauzatuz: Alde batetik, IX. mendearen hasieran sortzen den Valpuestako apezpikutzaren kasua eta, bestetik, Kantabria iparraldean agertzen den Kintila apezpikuarena. Lehenengoa, Gaubea haranean kokaturikoa, garai honetako iturrietan dokumentatzen diren apezpikutzen artean egonkorrenetarikoa da. Bere bilakaera ondo aztertzeko aukera daukagu egoitza honen dokumentazioa bi kartularioetan, bata Gotikoa eta bestea Galikanoa, kontserbatu baita. Bigarrena, aldiz, IX. mendearen hasierako iturri gutxi batzuetan aipatzen baino ez den apezpiku bat da, bere ondarea Fistoleseko (Esles) San Vicente monastegiari oso lotua duena. Pertsonaia hau, hain zuzen ere, kronologia honetako iturrietan maiz aipatzen diren eliza eta monastegiei lotuak agertzen diren apezpiku efimeroen adierazlea da, tradizionalki egoitzarik gabeko apezpiku ibiltaritzat hartu izan direnak. Gai hau aztertu duten ikerlari gehienek defendatzen dute Goi Erdi Aroko apezpiku hauek erreinu bisigodoaren desagerpenaren ostean desartikulatutako egoitza bisigodoen tradizioaren jarraitzaile direla, ikuspuntu horretatik azalduz ere garai honetan sortzen diren egoitza berriak. Hala ere, azalpen-eredu horri jarraitu baino, lan honek planteatzen duena, bi adibide hauen azterketaren bitartez, garai honetako apezpikuen paperaren nahiz beraien boterearen oinarri materialaren nondik norakoak ulertzen saiatzea da. Horrela, monastegien bitartez prelatu hauek inguruko komunitate landatarrekin eta monastegiekin eraikitzen dituzte loturak aztertuko ditugu. Izan ere, onartzen zaien dignitateaz eta presurez baliatzen dira lurren gaineko eskubideetaz jabetzeko eta komunitate horiekin harremanak ezartzeko. Horrek erakutsiko liguke, bisigodoen garaiko Eliz-egituraketa atzean geratu arren, apezpikuak beharrezkoak izaten jarraitzen direla, beraiek bakarrik bete ditzaketelako tokian tokiko nekazarien komunitateentzat zein eskualdeko botereentzat (beste monastegiak zein kondeak) ezinbestekoak diren funtzioak. Beraz, apezpiku hauek lurralde logika propioa eta autonomoa duten tokian tokiko botere bezala funtzionatuko lukete. Honakoa, aldi berean, garaiko gizartearen logikarekiko koherentea den eredu baten adierazle da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleKonkista musulmanaren osteko Iberiar Penintsulako iparraldeko apezpikutzak: Valpuestako apezpikutza eta Kintila apezpikuaren kasuakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-05T06:08:39Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaeu
dc.identifier.gaurregister77800-751520-09
dc.identifier.gaurassign52168-751520


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record