Show simple item record

dc.contributor.advisorUsabiaga Urcola, Juan José ORCID
dc.contributor.authorPerez Mangado, Aitor
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-23T19:03:16Z
dc.date.available2017-11-23T19:03:16Z
dc.date.issued2017-11-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23674
dc.description.abstractErdi Aroan musika eguneroko kontua zen, baita Nafarroako Erresuman ere. Bai errito erlijiosoetan zein errege-ospakizun eta festa zibiletan, musikariak zeuden horietan guztietan. Hain zuzen, musika hori egunerokotasuneko bi esparrutan ikus zezakeen Erdi Aroko edozeinek, nobleetatik hasita baserritar xumeeneraino: zuzeneko esparruan (kaleko musikariak eta errito erlijioso eta zibiletan) zein irudigintzan (eskultura eta pinturan). Gauzak horrela, musikarien irudikapenak Nafarroan ugariak dira, ehunka zenbatu daitezkeenak. Halaber, ez da orain arte gaiaren inguruko azterketa ezta monografiarik plazaratu, soilik zenbait lekutan (Iruñea edota Lizarra eta Tuterako merindadeetako adibideekin) ageri diren musikarien katalogo modukoak argitaratu dira. Beraz, lan honetan ikuspegi orokorra azaltzen da, ezin baitira Erromanikoan zein Gotikoan ageri diren musikarien irudi guztiak aztertu. Interesgarria litzateke irudi hauek zein ikonografiatan ageri diren aztertzea, eta horrela planteatua dago lana. Hasteko, Apokalipsiaren irudikatzean ageri diren musikarien adibideak daude, esanguratsuena Lizarrako San Migel elizako ataurrean dauden agure-musikariena izanik. Bertan musika-tresnak modu tekniko bikainean zizelkatuak izan ziren (nahiz eta batzuk kontserbazio okerra izan duten), baita tresna horien azterketarako irudi bilakatu dira ere. Bestalde, Jesusen Gurtzaren irudiei dagokienez, Erriberriko Andramariaren Errege-elizako ataurreko artzain-musikariak dira aipatzekoak, tresna herrikoien adibiderik argiena izanik. Bestalde, honen harira ere, Iruñeko Katedraleko klaustroan dagoen Epifaniaren inguruan dagoen aingeruen arkibolta, aingeru-musikariak izanik, musika-tresnen aberastasuna anitza da, sokazko zein haizezko musika-tresna ezberdinen adibideak agertuz. Gainera, irudi hauen kalitatea bikaina izanik, instrumentuen berreraikitzeak egin dira azken urteetan zehar, Konpostelako Loriaren Ataurrean arestian egin zen bezala. Azkenik, bere esangura historiko eta kulturalarengatik garrantzitsuak diren zenbait irudi aipatzen dira, Lizarrako Nafarroako errege-erreginen jauregiko asto arpa-jotzailea, Olivako Monasterioko (Zarrakaztelu) txistularia, edota Uxueko bi kornamusa-joleak. Honekin guztiarekin, musikarien irudikatzea zabala eta anitza dela azpimarratzekoa da, baita artegileek izan zuten askatasuna ere musika-tresna ezberdinak irudikatzerako orduan.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleMusikarien irudikapenak Nafarroako Erdi Aroko Eskulturanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-07T06:36:06Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.identifier.gaurregister78194-750291-09
dc.identifier.gaurassign53827-750291


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record