Arlo juridikorako estilo-liburu baten EAEko eta Nafarroako euskarazko gehigarriaren garapenean parte hartzeko lankidetza-deialdia
Date
2014-12-30Author
Ezeiza Ramos, Joseba
Metadata
Show full item record
Ezeiza J. (2014). Arlo juridikorako estilo-liburu baten EAEko eta Nafarroako euskarazko gehigarriaren garapenean parte hartzeko lankidetza-deialdia. IKD baliabideak 8. http://hdl.handle.net/10810/23769
Abstract
Proiektu honetan ikasleei proposatuko zaie arlo juridikorako estilo-liburu bat osatzeko zabaldu den beka-deialdi batean parte hartzeko. Horretarako, lan-taldea eratu, beren buruaren aurkezpen-gutuna egin, CVak osatu, motibazio-gutuna idatzi, proiektua idatzi eta proiektua defendatu beharko dute. Hainbat lan-talde osatuko dira gelan, eta elkarren lehian ariko dira deialdian eskaintzen den beka eskuratzeko. Prozesu osoa elkarreraginean egingo da, eta horren bitartez, irakasgaiaren gaitasun espezifikoak ez ezik, ikasketa juridikoetan jomugan hartzen diren gaitasun generiko funtsezkoenak ere landu eta ebaluatuko dira: a) informazioa eskuratu, analizatu eta sintetizatzeko gaitasuna; b) informaziorako eta komunikaziorako teknologiak erabiltzeko gaitasuna; c) gaitasun sozialak; d) komunikaziorako gaitasunak; eta e) ikasketa autonomorako eta ekintzaletzarako gaitasunak. Inondik ere, guztiak funtsezko gaitasunak dira lanbide juridikoetan.