Grafoen bistaratzea eta edizioa
Date
2017-11-27Author
Arrieta Díaz, Unai
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honen helburu nagusia LiDom Builder sistemak sortzen duen domeinu-moduluaren ontologia grafo-egitura bat erabiliz bistaratzea eta editatzea ahalbidetzen duen web-aplikazio bat garatzea da. Ontologia hori automatikoki erauzten du LiDom Builder-ek
testu liburuetatik abiatuta. Grafoari esker, domeinuari lotutako ontologia, hau da, edukiak
eta edukien arteko erlazioak, bistaratzea eta editatzea posible izango da. Ontologia editatzeaz gain, eduki edo edukien arteko erlazio berriak gehitzeko eta ezabatzeko aukera
egongo da. Baita edukiei lotutako hainbat datu eguneratzeko ere.