dc.description.abstract | Gorputz hezkuntzan matematika lantzeko aukerak badaudela ikusirik, honen inguruko analisi teorikoa egingo da, bai eta gaiaren inguruko hausnarketa eta aportazioa ere. Hasiera batean, marko teorikoaren bidez gorputz hezkuntza eta matematika kontzeptuak azaltzen dira, curriculum dekretuko edukiekin batera. Eduki hauek ezinbestekoak dira, aportazioan hauen arteko loturak egiten direlako. Amaitzeko, gorputz hezkuntza edo mugimenduaren bidez matematika lantzea defendatzen duten autore desberdinen ideiak azalduko dira. Hau da, lan honen oinarria defendatzen duten autoreen aipamen eta ideiak azalduko dira. Analisi teorikoarekin amaiturik, nire aportazioa egingo dut: matematiketako eduki-multzo desberdinak lantzeko joko eta jarduerak sortu. Honetarako, lehenik bigarren paragrafoan aipatutako eduki hauen arteko lotura zehatzago edo argiago adierazteko asmoz, interdisziplinitatea eta korrelazioaz hitz egiten da. Ondoren, edozein jarduera edo saioetan kontuan hartu beharreko oinarrizko argibide metodologikoak ematen dira “metodologia” atalean, bai eta saioen egituraren inguruko hainbat azalpen ere. Teoria guztia azalduta, hezkuntza sistemako matematika gorputz hezkuntzan lantzeko argibideak ematen dituen azalpen eta adibideen “bilduma” garatzen da. Bertan, oinarri teorikoa (korrelazioa, metodologia, mugimendua eta matematika, curriculum dekretua … ) kontuan harturik, jarduera desberdinak azalduko dira. Amaitzeko, lan guztiaren inguruko ondorioak agertzen dira. Bertan, lanaren ahulezia edo alde txarrak eta indar-guneak edo alde onak azaltzen dira, bai eta hobekuntza proposamen batzuk ere. | es_ES |