Hatz-oximetroan oinarritutako metodoa bular-sakaden maiztasuna neurtzeko bihotz-biriketako susperketan
View/ Open
Date
2018-03-20Author
Urteaga Urizarbarrena, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Bihotz-biriketako geldialdi (BBG) baten ondorioz izandako bihotz-biriketako heriotza (BBH) lehen munduko heriotzen
arrazoi nagusienetako bat da. BBGak odol zir-kulazioaren bat-bateko etetea ekartzen du eta horren ondorioz bizitzeko beharrezkoak diren organoetara ez da beharrezko oxigenoa iristen.BBGri erantzun bezala
bihotz-biriketako berpiztea(BBB) garatu da, bere helburua odolaren zirkulazio artifiziala eragitea da, organoetara oxigenoa iristeko. Zirkulazio hori eragiteko biktimari bularrean sakadak egiten zaizkio. Bular-sakadak eraginkorrak
izan daitezen Osasunerako Mundu Erakundeak sakaden maiztasuna finkatu du, 100-120 sakada minutuko tartean azken berpizte-giden arabera. Monitore-desfibriladoreek maiztasun hori lortzeko azelerometro eta indar
sentsoreak erabiltzen dituzte. Sentsore horiek pazientearen bularrean jartzen dira, horrek bere zailtasuna ekar dezake kasu batzuetan eta ekipo horiek ez dira oso merkeak.Monitore-desfibriladoreek antzeman ohi duten seinaletako bat hatz-oximetria da. Oximetria seinaleahatz-oximetroizeneko ekipoez-inbaditzaile batez antzematen da. Seinale horrek odoleko oxigeno saturazio mailaren inguruko informazioa ematen du eta azken aldian
ikerketa ugari hari dira egiten BBBn izan dezaken erabilera aztertzen. Sakaden maiztasunaren neurketa errazteko helburuarekin proiektu honetan datu-base bat eta hainbat tresna garatu dira oximetria seinaletik abiatuta maiztasun hori lortzeko. Proiektuarenabiapuntutzat, Zoll enpresakomonitore bateko erregistroetatik 48 pazienteen
datu-basea osatu da, guztira 269 minutu eta 33 s-ko iraupenarekin eta 29.596 sakadarekin.Ondoren, algoritmo bat proposatu da , bost segundoro oximetria seinalea fidagarria den edo ez diskriminatzen duena, eta horrela bada, sakaden maiztasuna kalkulatzen duena. Algoritmoa sakadenmaiztasuna lortzeko leihokatutako seinalearen espektroan oinarritzen da. Algoritmoak 1.33 sakada/minutuko errore medianaerakutsi du azelerometroekin kalkulatutako maiztasunarekin konparatuz. Posible izan da emaitza seinale-leihoen %77eanematea.
Lan honekin ondorioztatu da posible dela hatz-oximetria seinalearekin bular-sakaden maiztasuna kalkulatzea.
Horren bidezposible izango litzatekesoroslea gidatzea bular-sakadak maiztasun zuzeneanburutu ditzan.