Kafeinaren efektuak erresistentziako oinezko lasterketan
View/ Open
Date
2018-11-27Author
Fernandez Zubizarreta, Olatz
Metadata
Show full item recordAbstract
Kafeinaren inguruko bibliografia oso zabala da, kirol modalitate guztietan eta efektu ugariri dagokionez, errendimendua hobetzen duen edo ez frogatzen duena. Errebisio sistematiko honen helburua erresistentziako oinezko lasterketan zentratzea izan da, irizpide batzuk jarraituz artikulu batzuk aukeratu eta errendimendua
hobetzen laguntzen duen edo ez ondorioztatzea, lasterketako aspektu ugariri begira: lasterketa denbora, oxigeno kontsumoa, neke pertzepzioa, etab. Honetaz aparte, autore ezberdinek iradokitako dosi ezberdinak eta bakoitzaren efektuak aztertuko dira ere bai. Erabilitako metodologia bilaketa sistematikoarena da, hitz gako batzuk erabiliz eta ondoren onartzeko irizpide batzuk aplikatuz. Emaitza bezala, orokorrean kafeinak erresistentziako oinezko lasterketaren errendimendua hobetzen duela ondorioztatu da