Metodologia kooperatiboan oinarritutako Gorputz Hezkuntzako Unitate Didaktikoa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara zuzendua
Ikusi/ Ireki
Data
2018-11-27Egilea
Lizarraga Begiristain, Ane
Laburpena
Ondoren aurkeztuko den lana, nire zalantzetatik eratorritako gai edo egoera bati, erantzuna ematen saiatzen da. Hau da, irakaslea izango naizen momentutik, benetan arduratzen nau nire jarduna aurrera eramatean erabiliko dudan moduak. Asko ikertu da metodologiaren inguruan, zein metodo eta irakats estilo dauden, zein tresna etab. baina behin Lehen Hezkuntzako Graduatua izanda modu batean galduta aurkitzen dut neure burua. Are gehiago Jarduera Fisikoa eta Kirol Graduak etorkizunean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) lan egiteak baimenduko nauelako. Honenbestez, nerabezaroan dauden ikasleekin tratuan aritzeak errespetua sortarazten dit.
Batetik, dituzten ezaugarri bereziengatik, finean bigarren hezkuntzako ikasleak nerabeak dira eta horrek aldaketa fisiko, fisiologiko zein psikologikoak dakartza eta aldaketa garaiak bizi dituzte. Bestetik egun Gorputz Hezkuntzak (GH) hezkuntza sisteman duen bigarren mailako ikasgaiaren papera betetzen duela. Ondorioz, GH ikasgai polit bat izan ohi da, baina erabiltzen diren eduki, helburuen zein metodologien arabera ikasleek jarrera bat edo bestea har dezakete. Hau da, seriotasun puntu batez har liteke ikasgaia edota kontrakoa “jolasteko” ikasgai gisan. Horregatik, irakats metodoek berebiziko garrantzia duten moduan, irakasleek tresna hau erabiltzearen egokitasunaz jabetu beharko dugu ikasleen ikaskuntzan lagunduz.