Show simple item record

dc.contributor.advisorLarrinaga Cuadra, Anderees
dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorGardiel Unzueta, Leire
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T17:26:46Z
dc.date.available2018-12-03T17:26:46Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30030
dc.description.abstractLan honetan, arte garaikidean amatasunaren gaia nola lantzen den aztertu nahi dugu. Gaia heldu ahal izateko lana bi ataletan banatu dugu, ondorengo hurbilketa modua planteatuz: Lehen atalean, feminismoaren eraketa eta garapen orokor bat azalduko dugu, arte garaikidean emakumeek hartu duten garrantzia eta indarra ulertzeko ezinbestekoa dela pentsatzen dugulako. Teorilari garrantzitsuenetariko batzuen ekarpenaz baliatuko gara, emakumeek gizartearekiko hartuko duten konpromisoa eta artean irekiko den begirada berria ulertu ahal izateko. Mugimenduaren barnean sortu diren adar desberdinak aipatuko ditugu eta bakoitzaren berezitasunen bat azaleratuko dugu. Zehazki, berdintasunaren aldeko feminismoa, ezberdintasunaren aldekoa eta sozialistaz arituko gara, egun ematen ari den korrontean amaitzeko. Emakumeek, artean, amatasunari eskaini dizkioten lanen errepaso txiki bat egingo dugu, Louise Bourgeois, Mary Kelly, Marina Abramovic, Tracey Emin eta Ana Álvarez-Errecalde-ren artelanen bitartez, gaiaren estetika narratiboek jasan duten aldaketa azkarraren kontzientzia izan eta emakumeen ahalmentze prozesuaren lekukotza izateko. Bigarren atalean, egungo amatasunak agerian jarriko ditugu arte garaikidearen bitartez. Honetarako, lau azpi atal irekiko ditugu. Gai bera abiapuntu izanik lanek hartzen duten noranzko ezberdinak azaleratzea interesatzen zaigu eta aniztasunaren garrantzia azpimarratzea. Pello Ulazia-ren obrak, Isilean, aitatasunaz, maskulinitate berriez eta berdintasunaz hitz egingo digu. Maria Llopis-en Maternidades subversivas liburua aitzakia, post-pornoaren mundua ezagutuko dugu, ezberdintasunaren aldeko feminismoak sexuarekiko duen konpromisoa amatasun denboraldira zuzentzen baitu. Ana Casas-en Kinderwunsch lanak etxeko esparru pribatua, ama-seme erlazioak eta norbanakoaren barne pentsamenduak ikustera gonbidatuko gaitu. Eta azkenik, Offmothers taldeak, elkar lanaren indarra eta garrantzia azaleratuko digu. Amak diren artista talde honen proiektuak arduren partekatzea gizarte osoaren erantzukizuna dela erakutsiko digu. Amaitzeko, lanaren ideia nagusien errepasoa egingo dugu hausnarketa eta ondorioei bidea irekiz. Lanetik ateratzen ditugun gogoeta aipagarrienak honakoak lirateke: emakumeek gorputzaren bitartez espresatzeko modua aurkitu dutela, honek duen ahalmen estetikoaz baliatuz; eta aniztasuna ikustaraztearen garrantzia ezinbestekoa 3 dela gizarte tolerante eta konprometitu bat eraikitzeko, berdintasuna eta errespetua denon partaidetzarekin lortuko baitugu.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.subjectamatasunaeus
dc.subjectikusgarritasunaeus
dc.subjectanistasunaeus
dc.titleAmatasunak arte garaikideaneus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-08T08:36:13Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autoraes
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Artees
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister87481-302831-09
dc.identifier.gaurassign68407-302831


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record