Show simple item record

dc.contributor.advisorElordieta Alcibar, Arantzazu ORCIDes
dc.contributor.authorGonzalvo Senarriaga, Leirees
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.es
dc.date.accessioned2018-12-03T19:35:47Z
dc.date.available2018-12-03T19:35:47Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30100
dc.description.abstractLan honetan, -kor atzizkiaren azterketa egingo dugu. Oinarri duen aditza gertatzeko joera adierazten duen atzizki honen ezaugarri orokorrak emango ditut hasteko, baina batez ere, oinarri hartzen dituen hitzen ezaugarri morfosintaktikoak aztertzea izango da gai nagusia lan osoan zehar. Atzizkia lehenago aztertu duten autoreek esandakoa azaldu eta Oyharçabalen (2003) lana oinarri, atzizki hau aditzoinekin lotzen dela eta aditzoinen artean emankorrenak argumentu bakarrekoak direla azalduko dut. Salbuespenak salbuespen, – kor atzizkiak hartzen dituen argumentu bakarreko aditzak ezakusatiboak, inkoatibo/kausatibo alternantziadunak edo alternantziagabeak, eta ezergatiboak izan daitezke, oinarriko aditzaren subjektuak egile rola ez duen heinean. Inkoatibo/kausatibo alternantzia dutenen kasuan, balio inkoatiboa hartuta sortuko da izenondoa, balio kausatiboa baztertuz. Horrez gain, argumentu biko aditzak ere izan daitezke atzizkiaren oinarri, zehazki, argumentu ergatibodun aditz iragankorrak eta argumentu datibodun aditz psikologikoak; hala ere, eratorpena gauza dadin aditz hauen barneko argumentua lexikoian asetu behar da, argumentu ergatiboa zein datiboa izenondo eratorriaren subjektu izango direlarik. Argumentu biko aditza oinarrian duten –kor atzizkiaren bidez eratorritako izenondo hauek instrumentu edo esperimentatzaile rola duen subjektua izateaz gain, Oyharçabalek (2003) esandakoaren kontra, zenbait kasutan subjektu egilea, biziduna eta gizakia onartuko dutela erakutsiko dut. Hala ere, kasu gehienetan subjektua bizigabea, instrumentua beraz, edo esperimentatzailea da, egilea onartzen dutenak izenondo kopuru txiki bat izanik. Egiletasuna adierazten duten aditz horietan, zenbait kasutan behintzat, -kor atzizkiari berez ez dagozkion balioak hartzen ari dela ikusiko dugu, eta bide horretatik, - garri eta –le/-tzaile atzizkien eremuetara zabaltzen ari dela; gauzak horrela, -kor bidez eratorritako izenondo batzuek esanahia partekatuko dute –garri edo –le/-tzaile-rekin eratorritako pareko izenondoekin. Horrez gain, salbuespen izan daitezkeen eratorpen batzuk ere emango ditut. Alde batetik, oinarriko aditzaren DS lokatiboa subjektutzat hartzen duten izenondo eratorriak ikusiko ditugu. Alabaina, izenondo hauen kopurua murritza da eta salbuespen lexikaltzat har daitezke. Bestetik, inkoatibo/kausatibo alternantzia duten aditz batzuek eratorpena balio biekin gauza dezaketela ikusiko dugu, bakoitzarentzat esanahi ezberdinak lortuz. Balio kausatibodun izenondoa eta inkoatibodun izenondoa ezberdintzeko homonimo gisa tratatuko ditugu.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.title-kor atzizkiaren aurrean baikor: -kor atzizkiaren azterketaeus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-07T06:55:29Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister87294-761903-09
dc.identifier.gaurassign68724-761903


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record