Na baterien aplikazioetarako azterketa konputazionala
View/ Open
Date
2018-12-21Author
Urrestarazu Larrañaga, Joseba Andoni
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Trantsizio metalez osaturiko oxido laminarrak katodoetarako material itxaropentsuak dirudite sodio ioizko baterietarako. Sistema horietan, xaflen paketatze sekuentzia ezberdinek eta faseen arteko trantsizioek material hauen elektrokimikan garrantzia dute, hala nola, ziklabilitatean. N a 2/3 F e 2/3 M n 1/3 O 2 konposatuaren P2 eta O3 faseen sintetizazioaren ildotik, interesgarria da biestabilitate horren ikerketan saiakera bat egitea N a 2/3 F e x M n 1−x O 2 (0 < x < 1) -en beste konposatuetarako. Interakzio elektrostatikoak sistema horien jabe direla ikusteaz gain, biestabilitate horren jatorria oxido laminarren arteko distantzia egokiaren ondorio dela jakin dugu DFT -ren bidez maila atomikoan egindako kalkuluekin. Hori guztia kontuan hartuz, fisikari, kimikari eta ingeniari esperimentalek
Fe eta Mn -ren beste proportzio batzuk dituzten konposatuak ere bi
faseetan sintetizatzea lortuko dutenaren esperoan geratzen gara, bateria eraginkorragoak lortzeko asmoz.