Show simple item record

dc.contributor.advisorElezgarai Gabantxo, Izaskun ORCID
dc.contributor.advisorMontes Lasarte, Aitor
dc.contributor.authorSantamarina Renteria, Iñaki
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2019-01-15T19:14:37Z
dc.date.available2019-01-15T19:14:37Z
dc.date.issued2019-01-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30857
dc.description.abstract[EUS] Pazientean Zentraturiko Arreta (PZA) egungo osasun-sistema aurreratuenen paradigma bilakatu da. Horrek eskatzen du osasun-arreta holistikoa, indibidualizatua, begirunezkoa eta ahalduntzailea izatea, pazientearen autonomia errespetatuz eta erabakitze partekatua bultzatuz. PZA eredu horrekin osasun zerbitzuak antolatzean garrantzia ematen zaie osasun-emaitzei, hots, osasun-arretak pertsonengan duen eraginari. Inpaktu hori pazientearen ikuspegitik aztertzeko xedearekin erabiltzen dira Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketak – PHEN (ingelesezko Patient- Reported Outcome Measures – PROM) galdetegiak. Pertsonak bere osasun- egoeraren, funtzionalitatearen edota burututako esku-hartzeen ondorioen inguruan duen pertzepzioan oinarritzen dira neurketok. Lan honen bi helburu nagusiak honakoak izan dira: 1) PHEN galdetegiek zertarako balio dezaketen, nazioartean zer esperientzia dauden eta beste hizkuntza batera nola egokitzen diren aztertzea; eta 2) Euskal Herriko osasun-sistema publikoetan erabiltzen diren jakitea, eremu elebiduna izatearen berezitasuna kontuan izanik. PHENei buruzko informazioa jasotzeko, Pubmed datu-basean bilaketa bibliografikoa burutu da. Euskal Herriko erabilera ikertzeko, aldiz, ospitale publiko nagusietan informazioa eskatu da eta PHENak darabiltzaten programen arduradunekin elkarrizketak eduki dira. Nazioarteko esperientziek erakutsi dute PHENak baliagarri izan daitezkeela Pazientean Zentraturiko Arretaren ereduaren aspektu anitz aplikatzeko. Erabilgarri izan daitezke pazientearekiko komunikazioa hobetzeko, jarraipen eta tratamendu pertsonalizatuagoak eskaintzeko, pazientean zentraturiko ebidentzia sortu eta erabakitze partekatua bultzatzeko, esku-hartzeen osasun-emaitzak neurtzeko edota ebaluazio ekonomikoak egiteko. Horretarako, tokian tokiko hizkuntzara egokitu behar dira galdetegiak, hainbat pausutako prozesu bat igarota. Euskal Herriaren kasuan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean soilik identifikatu dira PHENak sistematikoki darabiltzaten programak. Bertan, galdetegiak ez dira beti bi hizkuntza ofizialetan eskaintzen. Beste nazio elebidunetan egiten den moduan, Euskal Herrian ere behar bezala egokitu beharko lirateke galdetegiak bertako hizkuntza ofizialetara. Horrela bakarrik lor daiteke osasun-emaitzak modu fidagarrian neurtzea; hizkuntza-mugak gaindituz eta pazienteen segurtasuna nahiz ekitatea bermatuz. Hurrengo Euskara Planetan kontuan hartu beharreko gaia izan daiteke.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectPHENes_ES
dc.subjectpazienteak hautemandako emaitzen neurketa
dc.subjectPROM
dc.subjectpatient-reported outcome measure
dc.subjectpazientean zentraturiko arreta
dc.subjectEuskal Herria
dc.subjecthizkuntza
dc.subjecteuskara
dc.subjectatención al paciente
dc.subjectidioma
dc.subjecteuskera
dc.titlePazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketak Euskal Herrian. Pazientea osasun-arretaren erdigunera.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-04-12T14:58:38Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, Iñaki Santamarina Renteria
dc.contributor.degreeGrado en Medicinaes_ES
dc.identifier.gaurassign65204-703558


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record