Show simple item record

dc.contributor.advisorMendizabal Zubiaga, Juan Luis ORCID
dc.contributor.authorIbarguengoitia Seco, Janire
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2019-01-17T18:28:00Z
dc.date.available2019-01-17T18:28:00Z
dc.date.issued2019-01-17
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30963
dc.description.abstract[EUS] Epilepsia gaitz neurologiko arrunta da eta azken urteetan bere tratamendurako aukera terapeutikoak izugarri ugaritu badira ere, oraindik krisien kontrol medikoa lortzen ez duten pazienteen zenbateko esanguratsua dago. Horregatik, gaixotasun kroniko hau tratatzeko droga berrien aurkikuntza oso desiragarria da eta helburu terapeutiko berritzaileak bilatzeko ikerketak martxan dira. Marihuana medikoaren erabilera terapeutikoa oso itxaropentsua bihurtu da, antzinatik erabilia izan den kannabisak Barne Kannabinoide Sistemaren (BKS) CB1 hartzaileengan eraginez funtzio babeslea omen baitauka konbultsioen aurrean (eskakizunei erantzunez, glutamatoaren askapena murriztu eta transmisio kitzikatzailea inhibitzen du). TRPV1 hartzailearen aurka doazen konposatuak ere epilepsiaren etorkizuneko maneiurako aukeren artean daude, kaltzioaren modulazioan parte hartzen duen katioi kanal ez selektibo honek konbultsioen aldeko kitzikapen efektu patologikoa (hipokanpoko transmisio glutamatergikoa erraztuz) duela uste baita. Baina nondik datoz iradokizun horiek? Hau da, zeintzuk izan dira horren inguruan egin diren ikerketak eta nola lortu dute aurkikuntza horietara heltzea? Zertan oinarritzen da konbultsio aurkako efektu hori? Zertan ari dira orain ikertzaileak? Berrikusketa bibliografikoa den lan honetan galdera horien erantzunetan sakontzeko helburuarekin, informazio-iturri ezberdinak kontsultatu dira aurkipen berri honen inguruan argibideak lortu eta horien irakurketa kritikoa egiteko. Horrela, epilepsia gaixotasun bezala aztertu ondoren, BKS eta TRPV1 hartzaileen inguruan egindako ikerketa ezberdinak bilatu dira CB1 hartzaile kannabinoideak eta TRPV1 hartzaile baniloideak epilepsiaren fisiopatogenian inplikatuta dauden aztertzeko. CB1 hartzaile kannabinoideen ekintza eta aktibazio farmakologikoa aztertuz, BKSk epilepsian funtzio babeslea betetzen duelaren ebidentziak aurkitu dira. TRPV1 hartzaile baniloideen inplikazioa egiaztatzen duten ikerlanak ere aurkitu dira, baita asalduraren jatorrian aurkitzen den aktibitate neuronalaren orekan kontrako efektuak eragin ditzaketen bi sistema hauen (kannabinoidea eta baniloidea) arteko elkarrekintzen ebidentzia ematen duten ikerlanak ere, terapia konbinatuari atea irekitzen dion abiapuntua kontsideratzen duten EHUko ikertzaileen ustearekin bat etorriz. Lortutako emaitzekin, neurozientzien arloan ikerkuntzaren garrantziaz ohartzeaz gain (giza epilepsia simulatzen duten animalia ereduetan eginiko ikerlan esperimentalak funtsezkoak izan baitira egin berriko aurrerapenetan), marihuana medikoan oinarritutako terapeutikaren inguruan egin daitekeen hausnarketarik zentzuzkoena ikerketa gehiago behar direla azpimarratzea da. Horretarako ezinbestekoa da orain arteko lege-mugak eta gatazka etikoak gainditzea, giza epilepsiaren etorkizuneko aukera terapeutikoak izan daitezkeen konposatuen erabileraren segurtasuna, eraginkortasuna eta indikazioak ezartzen dituzten kalitate handiko saio klinikoak egiteko aukera izateko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/
dc.subjectkannabinoideen sistema
dc.subjectsistema cannabinoide
dc.subjectTRPV1
dc.subjectepilepsia
dc.titleBarne kannabinoideen sistema eta TRPV1 hartzaileak: etorkizuneko erronkak Epilepsianes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-03-27T10:24:47Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-CompartirIgual (cc by-nc-sa)
dc.identifier.gaurregister76384-609528-08
dc.identifier.gaurassign49563-609528


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-CompartirIgual (cc by-nc-sa)
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-CompartirIgual (cc by-nc-sa)