Gipuzkoako haurren Leuzemia Linfoblastiko Akutuari buruzko azterketa demografikoa
View/ Open
Date
2019-01-18Author
Estomba Aguinagalde, Uxue
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Leuzemiak haurtzaroko neoplasia ohikoenak dira, pediatriako minbizien herena suposatzen dutelarik. 18 urtetik beherako haurren artean, leuzemien %90-95a leuzemia akutuak dira, Leuzemia linfoblastiko akutua (LLA) izanik ohikoena (%75-80).
LLA gaixotasun desberdinek osatutako talde heterogeneo bat da, hezur-muineko B edo T linfozito prekurtsoreen proliferazio gaiztoaren ondorioz sortua2. Kasu gehienak bi eta bost urteen artean diagnostikatzen dira, mutiletan batez ere, sexu desberdintasun handiena adin puberalean ematen delarik. Desberdintasun geografikoak nabarmenak dira, garapen bidea dauden herrialdeetan T motako LLAk nagusitzen dira eta garatutako herrialdeetan B motakoak dira nagusi. Neoplasia guztiek bezala etiologia multifaktoriala du; alde batetik, faktore genetikoek geroz eta garrantzi handiagoa dute eta, bestetik, ingurugiro faktoreak ditugu, hauen artean irradiazio ionikoak izanik garrantzitsuenak.