dc.contributor.advisor | Elorza Puyadena, María Isabel | |
dc.contributor.author | Rogado Astigarraga, Uxue | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN | |
dc.contributor.other | DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E. | |
dc.date.accessioned | 2019-04-15T14:38:19Z | |
dc.date.available | 2019-04-15T14:38:19Z | |
dc.date.issued | 2019-04-15 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/32471 | |
dc.description.abstract | Adineko pertsona kopurua handitzen doan heinean Alzheimer gaixotasunaren maiztasunak gora egiten du. Alzheimerra endekapenezko gaixotasun progresiboa da eta bere sintomarik esanguratsuena oroimenaren galera da. Alzheimerra duten gaixoen % 80 inguru bere familiagatik etxean zaindua izaten da.
Helburua: Alzheimerra duten pertsonen Zaintzaile Nagusiei erizaintza zainketak ematean lortzen diren emaitzak azaltzea.
Metodologia: Literaturaren errebisio bibliografikoa burutu da. PIO galdera formulatu eta gako – hitzak aukeratu ostean bilaketa bost datu – baseetan egin da. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegiko katalogotik lau liburu eta osasunean eta Alzheimer gaixotasunean adituak diren hainbat gida, web orrialde eta estatistika datu – base erabili dira. Guztira lanaren helburuak betetzeko 31 dokumentu erabili dira.
Lanaren garapena: Zaintzaile Nagusia formakuntza espezifikorik izan gabe eta trukean ordainsaririk eskuratu gabe zainketa prozesuaren ardura nagusia bere gain hartzen duen Zaintzaile Informala da. Zaintzaile Nagusien bizi – kalitatea hobetzeko erizaintza interbentzio psikosozialen artean (psiko – heziketa, meditazioa, zainketen erreleboa…) eraginkorrena berregituraketa kognitiboa izan da. Interbentzio fisikoak zaintzaileen osasunean onurak frogatu ditu eta zaintzaileek gaixoekin batera estimulazio kognitiboa lantzeak zaintzaileengan Alzheimerraren inguruko ezagutza handitzeko eta gaixoei eskainitako arreta hobetzeko nahia eragin ditu.
Eztabaida: Lanean zehar azaldutako erizaintza interbentzioak NANDA – Internationalek biltzen dituen NIC (Nursing Interventions Classification)-ekin alderatzerako orduan, interbentzio gehienak Zaintzaile – rola betetzearekin nekatzea (00061) eta Zaintzaile – rola betetzearekin nekatzeko arriskua (00062) etiketa– diagnostikoetan jasota daudela ikusi da. Hala ere, interbentzio batzuk ez dira bi etiketa – diagnostiko horiekin zuzenean lotzen eta beste hainbat ez dira NANDA – In jasotzen.
Ondorioak: Zaintzaile Nagusia izaten da gaixoaren ardura nagusia hartu ohi duen pertsona. Etengabeko zainketak emateak zaintzailearen bizi – kalitatea okertzen duten aldaketa biopsikosozialak eragiten dituela ikusi da. Errealitate honi aurre egiteko, Alzheimerra duten gaixoen Zaintzaile Nagusiei zuzendutako erizaintza interbentzio ezberdinen emaitzak azaldu ostean, interbentzioak zaintzaileen bizi – kalitatea hobetzeko eraginkorrak izan direla esan daiteke. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | enfermedad de Alzheimer | es_ES |
dc.subject | demencia | es_ES |
dc.subject | cuidadores familiares | es_ES |
dc.subject | atención de enfermería | es_ES |
dc.subject | evaluación del resultado de la atención al paciente | es_ES |
dc.subject | Alzheimer disease | es_ES |
dc.subject | dementia | es_ES |
dc.subject | family caregivers | es_ES |
dc.subject | nursing care | es_ES |
dc.subject | patient outcome assessment | es_ES |
dc.title | Alzheimerra duten gaixoen zaintzaile informalentzako erizaintza interbentzioen emaitzak | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2018-05-07T08:25:17Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2018, la autora | |
dc.contributor.degree | Grado en Enfermería | es_ES |
dc.identifier.gaurassign | 68950-763733 | |