dc.description.abstract | Garuneko Istripu Baskularra (GIB) odol-irrigazioaren alterazioak eragindako
gaixotasun kronikoa da eta ezgaitasun neurologikoa eragiten du. Bat-batean agertzen
den gaixotasuna denez, gaixotasuna izan duen pertsona eta familia ez daude prestatuta
egoera berriari aurre egiteko. GIBk eragiten duen bizi-aldaketak gaixotasuna izan duen
pertsonaren eta bere familiaren bizi-kalitatean eragiten du eta egoera horretara
egokitzeko, erizainaren rola garrantzizkoa izango da.
Helburu orokorra: GIB izan duen pertsonaren familian egoerak sortzen duen eragina
azaltzea eta eskaini beharreko erizaintza-zainketak proposatzea, familiaren bizikalitatea
ahalik eta gutxien murrizteko.
Metodologia: lan hau errebisio sistematikoa da. PIO (Patient, Intervention, Outcomes)
egitura zehaztu ondoren, deskriptoreak aukeratu dira bilaketa bibliografikoa egiteko, eta
bilaketa datu-base ezberdinetan, web-orrietan eta UPV/EHUko fakultatean egin da.
Guztira 25 erreferentzia bibliografiko erabili dira.
Emaitzak: gaixotasunaren fase akutuaren ondoren, GIB izan duen pertsona etxera
bueltatzen da bere burua zaintzeko muga eta zailtasun askorekin, eta egoera horretan,
familiak zainketaren ardura hartzen du askotan. GIB izan duen pertsona zaintzea oso
konplexua da (gaixotasunaren ondorioengatik) eta familiak bizitzen duen gainkarga
pazientearen menpekotasun mailaren araberakoa izaten da. Era horretan, familiak
estrategiak garatuko ditu egoerari aurre egiteko eta egoera berrira egokitzeko.
Ebidentzian aurkitutako datuetatik abiatuta, familiaren balorazioa egin ostean, ager
daitezkeen erizaintza-diagnostikoen, helburuen eta erizaintza-jardueren proposamena
egin da.
Eztabaida: familiak zainketaren ardura maitasunagatik eta lotura moralagatik hartzen
du, baina zenbaitetan, betebehar bezala ere bizitzen du. Familiak bizitzen duen
gainkargaren ondorioz, familiaren bizi-kalitatea prozesuaren hasieran murriztu daiteke
eta denborarekin hobetu, ala epe luzera baxua izaten jarrai dezake, kasuaren arabera.
Ondorioak: GIBk eragiten duen egoera berriaren aurrean, faktore desberdinek
(gainkarga, prestakuntza eza, besteak beste) eragiten dute GIB izan duen pertsonaren
familiaren bizi-kalitatean. Erizaintza-zainketekin faktore horietan eragin daiteke eta
familiaren bizi-kalitatea ahalik eta gutxien murriztea lor daiteke. | es_ES |