UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • English 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
View Item 
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Medicina y Enfermería
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería
  • View Item
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Medicina y Enfermería
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Musikaterapiaren eragin eta onurak Alzheimer gaixotasuna duten pertsona instituzionalizatuetan

Thumbnail
View/Open
GRAL IDOIA GORROÑO (1.043Mb)
Date
2019-04-15
Author
Gorroño Belaunzaran, Idoia María
Metadata
Show full item record
URI
http://hdl.handle.net/10810/32483
Abstract
Gaur egun, Alzheimer gaixotasuna duten pertsonak gizartearen garapen legez areagotzen ari diren bitartean, trataerarik gabeko erronka atzeraezin bati aurre egiten diote. Tratamendu sintomatikoek sortzen dituzten bigarren mailako efektuek, hauen erabilpena zalantzan jartzen dute eta geroz eta sarriago egiten da tratamendu gehigarri eta psikosozialen aldeko apustua, haien artean, musikaterapia dago. Helburuak: Helburu orokorra: Alzheimerra duten pertsona instituzionalizatuen gain musikaterapiaren aplikazioak eragiten dituen efektu eta onurak aztertzea. Metodologia: Berrikuspen sistematikoa egin da PIO egituran oinarritutako galdera ardatza bezala hartuz. DeCS eta MeSH deskriptore, iragazki eta barneratze zein kanporatze-irizpideak aplikatu ostean, bilaketa bibliografikoak datu-base eta web orrialde ezberdinetan egin dira. Liburu fisiko zein birtualak ere erabili dira. Emaitzak: Orohar, musikaterapiak Alzheimer gaixotasunaren gain eragin positiboak dituela ondorioztatu da, batez ere kognizio eta jokabide mailean. Musikaterapiak Alzheimerdun gaixoaren barnean duen mekanismoa ikertuaz, neuroplastikotasuna areagotu, neuronen birsortzea bultzatu, mekanismo neuroendokrinoa aktibatu eta sintoma neuropsikiatrikoak baretzen dituela egiaztatu da. Gizakiaren egoera bio-psiko-soziala aintzat hartzen duten Virginia Hendersonen beharrak oinarritzat harturik ebaluatu dira honakoak. Eztabaida: Musikaterapia Alzheimerraren trataerarako eraginkorra den metodo ez-farmakologikoa dela frogatu da. Ikerlari batzuek, musikaterapia-saio mota eraginkorrenak interbentzio aktiboak direla baieztatzen duten bitartean, zalantzak daude eraginkortasun honen iraupenak luzarorako irauten ote duen. Bestalde, ikerketa hauek ebaluatzeko erabili diren testek subjektibotasun kutsua izateaz gain, nazioarte mailan ez daude zehaztuta eta honek emaitzetan desberdintasunak egotera dakar. Ondorioak: Alzheimer gaixotasunaren alorrean asko dago ikertzeko. Alzheimerrak epe ez horren luzera gizarteari arazo larriak ekarriko dizkio. Tratamendu farmakologikoen ikerketak anitzak dira baina ez-farmakologikoenak ez. Musikaterapiaren onuren ebidentzia zientifikoa fidagarria izan dadin, lagin taldeak handitu behar dira eta entsegu klinikoen faseak gehiago garatu. Alzheimerraren diagnostikoan, froga eta azterketen erabilpen bateratu baten beharra dago. Musikaterapia musikaterapeuten jarduna den arren, zahar egoitzetan ez daude nahikoa eta erizainak burutu beharko du aurrerantzean, NIC-etan deskribatua dagoen bezala.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Medicina y Enfermería

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Browse

All of DSpaceCommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE