Garezur-barneko presioaren kontrol ez-farmakologikoa garezur entzefaloko traumatismo larrian: postura drainatzea eta tenperatura
View/ Open
Date
2019-09-13Author
Ruiz de Apodaka Aguirrebeitia, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Garezur-entzefaloko traumatismo larria jasan duten pazienteak egoera kritikoan dauden pazienteak dira eta Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresua eskatzen dute. Garezur barneko presioa, garezur gangan garun edukiek (parenkimak, likido zefaloerrakideoak eta odol bolumenak) egiten duen presioa izanik, lehen mailako garun kaltea pairatu ondoren kontrolatu beharreko parametro garrantzitsuenetarikoa da. Traumatismo ondorengo garezur-barneko presioaren igoerak eragin zuzena du garuneko perfusio presioan. Gainera, odol fluxuaren gutxitzea, hipoxia eta ondoriozko iskemia eragin dezake. Honek, bigarren mailako garun kaltea eta honen ondorio berehalakoak zein berantiarrak- fisiko, psikologiko eta sozialak- jasateko arriskua areagotzen du. Paziente hauekin lan egiten duten erizainek garezur presioaren kontrolerako neurri ez-farmakologikoak aplikatzen dituzte, besteak beste. Kalitatezko zainketak izan daitezen, interbentzio hauek ebidentzia zientifikoan oinarritzea ezinbestekoa da. Paziente neurokritikoaren artapena konplexua eta disziplina anitzekoa da. Erizaintzaren eskutik garezur entzefaloko traumatismoari lotzen zaion garezur barneko presioaren kontrolerako aurrera eramaten diren interbentzioen artean, ez-farmakologikoak bi talde nagusitan banatzen dira; postura drainatzea eta tenperaturaren kontrola. Bi estrategia hauek erizaintza interbentzio eraginkorrak izan daitezkeela ikusi da, garezur barneko presioaren kontrolean. Dena den, aztertutako lanen muga gisa, pazientearen egoera kritikoa aipatu behar da, honek ebidentzia altua mantentzeko zailtasunak eragiten dituelarik, arlo honetan ikerketa esperimental gehiagoren beharra salatuz.