Hiri azpiegituren eragina itsas kutsaduran
View/ Open
Date
2019Author
Dorronsoro Larruskain, Iune
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egun, gizartearen ingurumen erronka handienetako bat itsas hondakinak dira.
Jakina da, hondakinen kudeaketa kaskarrak ingurumen eta ekonomian inpaktu larriak sortzen
dituela urtero. Gure kostaldeak dira kudeaketa desegoki honen isla. Itsas hondakin guzti hauen
artean % 50 - % 80 bitarte plastikoak direla estimatzen da. Gainera, 2015.urterako dagoeneko,
soilik lehorreko iturrietatik eratorritako 12,7 milioi tona plastiko zeuden ozeanoetan. Itsas
ingurumenean dagoeneko hainbeste hondakin izateaz gain, urtero 8 milioi tona plastiko gehiago
isurtzen dira bertara, hau da, segundoro 200 kilo plastiko baino gehiago (Barnes, Galgani, eta
Thompson, 2009).