Aprieta, mugikorrerako eskalada aplikazioa
Date
2019-10-17Author
López Collantes, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskaraz egindako proiektu bat da hau.
Blokeetara orientatutako eskalatzaileei zuzendutako aplikazio bat garatzea izan da Gradu Amaierako Lan honen helburua. Aplikazio honek bi fazeta garrantzitsu ditu.
• Sare sozialaren fazeta, non erabiltzaileak normalean sare sozial batek dituen aspektu eta funtzionalitateak erabili ahal izango ditu.
• Eskaladaren fazeta, non erabiltzaileak eskaladarekin zerikusia duten ezaugarriak eskainiko dituen funtzionalitateak eta ezaugarriak erabili ahal izango ditu.
Gaur egun sare sozialeko funtzionalitateak dagoeneko asmatuak daude eta ez da ezer berria, aldiz eskaladako fazetan zentratuta ideia nagusia erabiltzaileak pixkana aplikazioak eskaini dezakeena osatzea izango da.
Oraingo eskaladako aplikazioetan, administratzaileak dira eskalatzeko lekuak sortzen eta kokatzen dituztenak, aplikazio honetan ordea hau erabiltzaileen esku egongo da eta horrela aplikazioaren aberastasuna modu erakargarri batean haziko da.