NBA-ko sare soziala
Laburpena
Dokumentu hau "NBA-ko sare sozial"izeneko Gradu Amaierako Lanaren memoriari dagokio, Jon Guilló Rodriguez-ek garatua Ingeniaritza Informatikako Graduko Software
Ingeniaritzako espezialitatean.
Proiektu honen helburua, zerbitzari (negozio-logika) bakar batean gainean, bezero aplikazio desberdinak garatzeko aukera ikustea da. Modu horretan, zerbitzariarekin konexioak
sortuz, Android mugikorretarako aplikazioak edo web-aplikazioak zerbitzari beraren gainean lan egiteko aukera emango digute, ekosistema bakar bat sortuz.
NBAren inguruko sare sozial honek lagunen arteko komunitateak sortzeko aukera eskainiko du, erabiltzaileek beraien arteko txapelketak egiteko posibilitatea izanez. Denboraldi
guztian zehar, datuak eguneratzen joango dira: bai erabiltzaileen zein jokalarien puntuak,
partiduen emaitzak, jokalarien estatistikak...
Hori guztia modu automatiko batean egiteko NBA-ak eskainitako API-a ulertzea eta erabiltzea beharrezkoa izango da.