Bilboko azpiegitura berdeen diseinuaren eragina tenperatura murrizketan
View/ Open
Date
2020-01-16Author
Sorazu Agirre, Alain
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Zuhaitzen eta azpiegitura berdeen ezaugarriek eragin desberdinak dituzte inguruneko airearen kalitatean eta tenperaturan. Lan honen helburua izan da ikustea Bilboko hiriguneko zuhaitzen eta landaketa-diseinuaren zein ezaugarrik eragiten duten gehien inguruneko tenperaturaren murrizketan eta zein azpiegitura berdeek egiten duten ekarpen handiena inguruneko airearen kalitatea hobetzeko. Azpiegitura berdeak ezaugarri hauen arabera sailkatu dira: azpiegitura mota (parkea/kalea), lurzoru mota (lurra/txorkoa), adaburuen arteko konexio mota (konektatuta/konektatu gabe) eta espeziea (Betula pendula, Ligustrum japonicum, Platanus hybrida eta Tilia sp.). Eremu horietan ondorengo aldagaiak neurtu dira: zuhaitzen altuera, enborren diametroa (DBH), adaburuen azalera eta altuera, Hosto Area Indizea (LAI), eguzkipeko tenperatura, zuhaizpeko tenperatura eta zuhaitzaren eta eraikin hurbilenaren arteko distantzia. Spearman-en korrelazioa erabiliz aztertu dira aldagaien arteko erlazioak. “Principal Coordinates Analysis” (PCoA) analisia eta ANOSIM antzekotasun analisia egin dira ezaugarrien araberako taldeen arteko antzekotasuna aztertu eta irudikatzeko. Taldeen arteko aldakortasuna testatzeko, Kruskal-Wallis eta Dunn testak erabili dira. i-Tree Eco softwarea erabiliz, azpiegitura berdeek CO2-a bahitzeko eta metatzeko, O2-a ekoizteko eta UV indizea murrizteko duten gaitasuna aztertu da. Lortutako emaitzen arabera, zuhaitzen tenperatura murrizteko gaitasunean eragina duten aldagaiak DBHa, LAIa eta zuhaitzaren eta eraikinen arteko distantzia dira. Espezieen artean B. pendula da tenperatura murrizteko gaitasun gutxiena duen espeziea eta gainontzekoen artean ez dago desberdintasun esangarririk, lurrean dauden zuhaitzek txorkoan daudenek baino % 45 gehiago murritz dezakete tenperatura, adaburuen arteko konexioak ez du eraginik zuhaitzen tenperatura murrizteko gaitasunean, eta parkeek tenperatura murrizteko gaitasun handiagoa dute kaleek baino. Bestalde, ikusi da zuhaitz-dentsitate handiagoko azpiegitura berdeek airearen kalitatea hobetzeko gaitasun handiagoa dutela. Ondorioz, zuhaitzak landatzea hirietako ongizatea hobetzeko modu ona den arren, azpiegitura berdeen egitura, kokapena eta kudeaketa dira klima aldaketari aurre egiteko kontuan izan beharreko ezaugarri garrantzitsuenak. [EN] The features of trees and urban green spaces have different effects on the air quality and temperature. The objective of this study is to analyze what features of street trees in Bilbao and the design of plantation are those that most influence the cooling effect and which green areas are those that contribute most to the improvement of air quality. The green spaces were classified according to the following features: type of green space (park/street), type of soil (natural/artificial), type of connection between crowns (connected/not connected), and the species (Betula pendula, Ligustrum japonicum, Platanus hybrida eta Tilia sp.). The following parameters were measured: height of the trees, the diameters of the trunks at breast height (DBH), surface and height of tree crowns, Leaf Area Index (LAI), temperature in the sun, temperature in the shade of the tree and the distance between the tree and the nearest building. Relations between variables were analyzed with Spearman correlation. Principal Coordinates Analysis (PCoA) and analysis of similarities (ANOSIM) were used to visualize and analyze the similarity of the groups defined by the features of the green spaces. Kruskal-Wallis test and Dunn test were used in order to analyze the variability between groups for each variable. Four more ecosystem services were analyzed using i-Tree Eco software: capture and accumulation of CO2, production of O2 and UV index reduction. The results show that the variables that affect the cooling effect are DBH, LAI and the distance between the tree and the building. The species B. pendula is the worst in relation to the cooling effect and there are no significant differences between the other three species, trees in natural soil can reduce the temperature by 45 % more, the connection between crowns does not affect the cooling effect, and parks produce a greater cooling effect compared to the streets. It has also been seen that urban green spaces with a higher density of trees have a greater capacity to improve air quality. Thus, although planting trees is a good way to improve the well-being of people in cities, the most important features to take into account to confront climate change are the structure, location and management of green spaces.