klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta euskal koltaldean
View/ Open
Date
2012Author
Villate Guinea, Luis Fernando
Uriarte Capetillo, Ibon
Iriarte Gabicagogeascoa, María Aranzazu
Metadata
Show full item record
Ekaia N. Extra : 89-117 (2012)
Abstract
Gizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankton-ekosisteman. Hain zuzen, Ipar Atlantikoko plankton-ekosistema da gehien eta modu sistematikoagoan ikertu den itsas eremua, klima-aldaketak plankton-ekosistemetan bide duen eraginari buruzko informazio-iturri osatuena dena. Itsas eskualde honetan, behatu da berotze globalari egotziriko plankton-espezieen iparralderanzko lekualdatzea eta aldaketa fenologikoak gertatzen ari dela, eta era berean, badira plankton-ugaritasun, ekoizpen eta dibertsitatearen aldaketak, eta planktonaren eta bere kontsumitzaileen arteko erlazioen aldaketak ere. Azidifikazioaren eragina, berriz, gutxi ikertu da, eta ez da oso ondo ulertzen. Kostaldeko plankton-ekosistemei dagokienez, klima-aldaketari emandako erantzunak korapilatsuagoak eta identifikagaitzagoak dira, berotzearen efektuaz gain klima-aldaketak dakartzan beste eragile batzuen eta tokiko aldaketa antropogenikoen elkarrekintzaren ondorioz. Hala ere, euskal plataformako eta estuarioetako plankton komunitateetan ere azken urteotan behatuak dira klima-aldaketarekin zalantzarik gabeko zerikusia duten hainbat aldaketa, hala nola komunitate neritikoetan zein estuariotarretan berriki gertatu den ur beroetako hainbat espezieren agerpena eta hedapena. Egun, klima-aldaketak plankton-ekosistemaren gainean duen eragina agerikoa da, bai eskala globalean bai gure eskualdean, baina bere ondorioak hobeto ulertzeko eta aurreikusteko ezinbestekoa da denbora serieak eta iragarpen ereduak garatzea.