dc.contributor.author | Villate Guinea, Luis Fernando | |
dc.contributor.author | Uriarte Capetillo, Ibon | |
dc.contributor.author | Iriarte Gabicagogeascoa, María Aranzazu | |
dc.date.accessioned | 2020-01-17T18:30:32Z | |
dc.date.available | 2020-01-17T18:30:32Z | |
dc.date.issued | 2012 | |
dc.identifier.citation | Ekaia N. Extra : 89-117 (2012) | |
dc.identifier.issn | 0214-9001 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/38810 | |
dc.description.abstract | Gizakiok eragindako klima-aldaketaren inpaktua biosferaren osagai guztietan nozitzen ari da, eta modu eragingarriagoan Lurreko azaleraren bi heren baino zabalagoa den itsas plankton-ekosisteman. Hain zuzen, Ipar Atlantikoko plankton-ekosistema da gehien eta modu sistematikoagoan ikertu den itsas eremua, klima-aldaketak plankton-ekosistemetan bide duen eraginari buruzko informazio-iturri osatuena dena. Itsas eskualde honetan, behatu da berotze globalari egotziriko plankton-espezieen iparralderanzko lekualdatzea eta aldaketa fenologikoak gertatzen ari dela, eta era berean, badira plankton-ugaritasun, ekoizpen eta dibertsitatearen aldaketak, eta planktonaren eta bere kontsumitzaileen arteko erlazioen aldaketak ere. Azidifikazioaren eragina, berriz, gutxi ikertu da, eta ez da oso ondo ulertzen. Kostaldeko plankton-ekosistemei dagokienez, klima-aldaketari emandako erantzunak korapilatsuagoak eta identifikagaitzagoak dira, berotzearen efektuaz gain klima-aldaketak dakartzan beste eragile batzuen eta tokiko aldaketa antropogenikoen elkarrekintzaren ondorioz. Hala ere, euskal plataformako eta estuarioetako plankton komunitateetan ere azken urteotan behatuak dira klima-aldaketarekin zalantzarik gabeko zerikusia duten hainbat aldaketa, hala nola komunitate neritikoetan zein estuariotarretan berriki gertatu den ur beroetako hainbat espezieren agerpena eta hedapena. Egun, klima-aldaketak plankton-ekosistemaren gainean duen eragina agerikoa da, bai eskala globalean bai gure eskualdean, baina bere ondorioak hobeto ulertzeko eta aurreikusteko ezinbestekoa da denbora serieak eta iragarpen ereduak garatzea. | |
dc.language.iso | eus | |
dc.publisher | Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua | |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.title | klima-aldaketa eta itsas plankton-ekosistema: inpaktua Ipar Atlantikoan eta euskal koltaldean | |
dc.type | info:eu-repo/semantics/article | |
dc.rights.holder | © 2012, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua | |