Funtzio motore lodiaren hobekuntzarako fisioterapiako estrategia terapeutikoak diplegia motako garun paralisidun ume eta gazteetan: errebisio sistematikoa
Ikusi/ Ireki
Data
2020-02-17Egilea
Nieto Arzuaga, Igor
Laburpena
[EUS] SARRERA: Garun paralisia, haurtzaroan ematen den desgaitasun motore ohikoena da. Prebalentzia globala herri garatuetan, 1000 jaioberrietatik 2 eta 3 artekoa dela estimatzen da eta Espainian, jaiotako 1000 umetatik, 2 eta 2,5 artean garun paralisia dute. Garun paralisiaren zergatia aldatzen joan da denboran zehar eta mota desberdinak daude erabiltzen den sailkapenaren arabera. Diplegia espastikoa da motarik ohikoena eta hauetan, fisioterapiaren helburu nagusienetako bat ibileraren abilezia eta oreka hobetzea da. Azkeneko dekadan, garun paralisiaren inguruko ebidentzia azkar hedatu da, familiarentzat eta profesionalarentzat interbentzio berriagoak, seguruagoak eta efektiboagoak eskainiz. Hau honela izanik, lan honen helburua fisioterapiaren aldetik diplegia motako garun paralisiarentzat funtzio motore lodia hobetzeko eskuragarri dagoen ebidentzia deskribatzea da.
METODOAK: Berrikusketa sistematikoa burutu zen, PubMed eta PEDro datu baseak erabiliz. Ikerketak azkeneko 5 urtetan argitaratutako entsegu klinikoak izan behar ziren, zeinetan diplegia motako garun paralisidun ume eta gazteen funtzio motore lodia lantzeko interbentzioak barneratzen ziren. Kalitate metodologikoaren balorazioa egiteko PEDro eskala erabili zen.
EMAITZAK: 10 artikulu barneratu ziren: zazpik martxaren balorazioa egiten zuten batez ere eta hiruk orekaren balorazioa. Tratamenduak desberdinak izan ziren (Lokomat, suspentsio entrenamendua, indar entrenamendua, bibrazio entrenamendua eta Biodex Balance System-ekin egindako oreka entrenamendua). Orokorrean, epe laburrera emaitza positiboak egon ziren aldagai desberdinetan bi artikuluetan izan ezik.
ONDORIOAK: Bilaketa eginda, diplegia motako garun paralisiaren funtzio motore lodia lantzeko tratamendu desberdinak aurkitu dira. Hala ere, artikulu gutxi aurkitu dira tratamendu bera erabiltzen dutenak eta askotan, aldagai desberdinak baloratzen dira eta epe laburrera bakarrik orokorrean. Beraz, zaildu egiten du tratamendu baten ebidentzia zehaztea. Ondorioz, nahiz eta tratatzeko aukera desberdinak eduki, ikusitako heterogeneotasunarengatik, gai honen inguruan ikerketa gehiago egitea beharrezkoa da. [EN] INTRODUCTION: Cerebral palsy is the most common type of motor disability that occurs in childhood. Overall prevalence in developed countriesis estimated to be between 2 and 3 in1000 newborn, and in Spain, 2-2.5of 1000 children have cerebral palsy. The reason of cerebral palsy has changed over time and there are different types of them depending on the classification used. Spastic diplegia is the most common type of cerebral palsy, and one of the main goals of physical therapy is to improve the gait ability and balance. In the last decade, the evidencebaseof cerebral palsy has rapidly expanded, providing clinicians and families with the possibility of newer, safer, and more effective interventions. The aim of this paper is to describe the best available evidence for diplegic type of cerebral palsy interventions in order to improve the gross motor function (gait, balance, posture...).METHODS:Asystematic review was carried out using PubMed and PEDro databases. The studies were to be clinical trials published in the last 5 years, in which interventions to improve the gross motor function in diplegic cerebral palsy were included.The PEDro scalewas used for the evaluation of methodological quality.RESULTS:10 articles were included: seven specially evaluated the gait and three balance assessment. The treatments were different (Lokomat, suspension training, resistance training, vibration training and balance training using Biodex Balance System). In general, there were positive results in the short term except in two of them in different variables. CONCLUSION:Based on the search, several types of treatment for the gross motor function in diplegic cerebral palsy were found. However, few articles have been found to use the same treatment and often, they are measured differently and only in the sort term generally. Therefore, it makes it difficult to determine the evidence of a treatment. As a result, despite the fact that different treatment optionsare available, it is necessary to carry out further research due to the heterogeneity observed.