Show simple item record

dc.contributor.advisorBegiristain Mitxelena, Jon
dc.contributor.authorDiez Izagirre, Maitane Enara
dc.date.accessioned2020-03-30T17:18:50Z
dc.date.available2020-03-30T17:18:50Z
dc.date.issued2019-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/42500
dc.description.abstractANALISI HISTORIKOA Historia aldetik egin den analisian, ikus daiteke presentzia handia izan duela eremuak kokapen aldetik, bai komentu eta baita industria dela-eta. Orain, ordea, bi erabilerak geldirik ala ia geldirik egotean, zer egin pentsatzeko garaia heldu dela dirudi. GAUR EGUNGO HIRI MAILAKO ANALISIA Azalerak aztertzean ondorioztatu daiteke, nahiz eta udalerriaren hedaduran landalur maldatsua gailendu, Amilibia, hirilurraren erdigunean gelditzen den eremu berde lau bakarrenetakoa dela. Landalur hau eremu berde bezala sailkatu daiteke, baina malkartsua izanik, ez da egunerokotasun eta biztanle mota desberdinetara egokitzen. MAL honetan landuko den eremu honen kokapen eta irisgarritasunak, berriz, ezinhobeak dira herritar ororen gozamenerako. Bi ondorio hauen harira, helburu nagusi bat ondorengoa litzateke: eremua herriari irekitzea, beti ere, izaera berdea mantendu eta indartuz. Garai batean alde zaharra harresi batez inguraturik zegoen moduan, gaur egun, eremu hau dago harresiturik, komentu eta industriarekin. Ondorioz, harresi hori landuko da zonaldea irekitzeko. Perimetro horretan zehar inguruarekin harremantzeko moduak aztertuko dira. Hiru elementu dira azpimarragarrienak: - Komentua. - Industria. - Ibaieder ibaia. Eraikinek eratzen duten murru hau oztopo bezala ikusi beharrean, estrategia bezala ulertuko da. Lehen hiriguneak babesten ziren moduan, honako honetan berdegunea babesteko erabiliko da harresi hori. Ireki eta babestu. Hori izango da irizpide nagusia. Harresi lanak egiten dituen eraikin ilara berraktibatuz eremua irekitzea proposatuko da. Hitz gutxitan esanda, eremua irekitzeko asmotan, honen perimetroa landuko da, eremuaren antolaketa orokor bat eginez. Antolaketa orokor horretan, eremurako kolonizatze sistema bat proposatuko da, bai espazio libreari dagokionez eta baita eraikinei dagokienez ere. Bigarren horretan, herriari egitura bat eskainiko zaio, edukirik gabeko arkitekturari jarraiki. Ez da proposatuko etorkizunerako programa itxi bat, hedatzeko sistema bat baizik. Honen malgutasuna dela-eta, erabilera sorta zabal bat jaso ahalko du espazio potentzial horrek, urteen poderioz sortuko diren behar desberdinak asetuz. MAL honetan, hazkuntza sistema hori proposatzeaz gain, egitura horri programa bat txertatuko zaio, eredu moduan. Berau aukeratzeko, herriaren behar eta aukerak aztertuko dira jarraian. Egingo diren azterketak euskararen inguruan izango dira, herriaren indarruneetako bat baita. Azpeitiak bereizgarria den zerbait badu, euskara erabilera da hori, beraz, hizkuntza aztertzeari ekingo zaio, kokapenaren aukera moduan ikusten baita.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/*
dc.subjectzelai luzees_ES
dc.subjectbirmoldaketaes_ES
dc.subjectturismoaes_ES
dc.subjectAzpeitiaes_ES
dc.titleLerroak irekiz, sakontzen erroak. Azpeitia (Gipuzkoa): Zelai Luzeko eraikinen birmoldaketa euskara eta turismoa uztartzeko Azpeitianes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/masterThesises_ES
dc.rights.holderReconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España